Bagera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
beharrezkoak ez ziren letra lodiak kendu + argazkia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Europako hizkuntzen egurrezko mapa.jpg|thumb|Europako hizkuntzen egurrezko mapa [[Tabakalera]] ondoan. Bagerak, [[Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua|2016ko Kultur Hiriburutza]]ren inguruan egindako lana.]]
'''Bagera''', [[Donostia]]ko euskaltzaleen elkartea da, [[1991]]ko abenduaren 14an sortua, donostiar euskaltzale batzuen ekimenez, indarrak bildu eta euskararen normalkuntzaren alde egiteko asmoz. Euskara elkarteen loraldian sortu zen '''Bagera''', eta helburu argiak ezarri zituen: Donostian euskaraz bizi ahal izateko, bertako euskaltzaleen elkarlana bideratuko zuen elkartea izatea; adin, iritzi, egoera, ideologia eta kolore guztietako euskaltzaleak biltzea eta Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizitza ematea.
 
'''Bagerak''', sorreratik bi lan esparru izan ditu; batetik hiri mailako helburuak eta horiek lortzeko asmoz eginiko ekintzak eta bestetik auzoetako antolakuntza. Auzoetan hainbat talde sortu ziren: Antiguako Bagera, Groseko Bagera Sortzen, Egiako Kriseilu-Bagera eta Parte Zaharreko Bagera. Egun, haietako batzuek lanean jarraitzen dute.
 
== Ekimen nagusiak ==