Robert Campin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Werl-Triptychons.jpg|thumb|right|320px|<small>Robert Campin, ''Werl triptikoa'' (alboetako oholak, erdikoa galdurik dago), 1438, [[Pradoko Museoa]], [[Madril]]</small>]]
[[Fitxategi:Robert Campin - Virgin and Child - WGA14434.jpg|thumb|right|''Ama Birjina eta Haurra '', Robert Campin]]
'''Robert Campin''' ([[Valenciennes]], [[Hainauteko konderria]], [[1375]] aldean - [[Tournai]], [[1444]]ko [[apirilaren 26]]a), eskuarki '''Flemalleko Maisua''' deitua, flandriar pintorea izan zen, [[primitibo flandestar]]ren higikundearen sortzailetakoa. [[Arte gotiko|Estilo gotikoaren]] hainbat ezaugarri bere egin zituen, baina errealitatea ahalik eta zehatzen azaltzeko ardura izan zuen. [[Jan van Eyck|Van Eyck]] pintorearen eragin handia izan zuen. Haren lanik ezagunenak dira ''Ama BirjinarenKristoren ezkontzajaiotza'' ([[1420]]-1430[[1425]]), ''JaiotzaAndre Mariaren ezkontza'' (1425[[1427]] aldean), ''BerriDeikundearen emateatriptikoa'' ([[1427]]–[[1432]]) eta ''Ama Birjina eta Haurra'' dira([[1430]] aldean).
 
== Flemalleko Maisua eta Robert Campin ==
10. lerroa:
Flemalleko Maisuak, aldiz, egia osoa esan nahi zuen. Xehetasun txikienak ere doi-doi azaltzeko beharra zuen: forma eta tamaina, kolorea, materiala, gainaldeen egitura. Bestalde, zurruntasun handia zuten haren lanek, eta argiaren beharrei erantzuteko modu berezia zuen: argi lausoa eta leihoetatik zuzen-zuzenean sartzen dena bereizteko gaitasuna izan zuen.
 
== LanaLan nagusiak ==
[[Fitxategi:The Nativity Robert Campin.jpg|thumb|right|280px|<small>''Kristoren jaiotza'', [[1420]]-[[1425]], Arte Eder museoa, [[Dijon]]</small>]]
Flemalleren lehen lanetako bat ''Kristoren jaiotza'' ([[1420]]-[[1425]], Arte Eder museoa, [[Dijon]]) izan zen. Lan horretako protagonista guztiak lehenengo planoan pilatzen dira, Flandriako pinturan izan den [[ukuilu]] berezienetako baten aurrean edo barruan sartutasarturik. Eraikin apal eta hondatuaren xehetasun guztiak erakusten ditu. Jaiotza honetan deigarria da nolako garrantzia hartzen duen bigarren mailako gertakizun batek gaiaren gune nagusiaren aurrean, Kristoren jaiotzan emagin aritu ziren Salome eta Zelomiren eszena alegia. Salomeri eskua ezin mugiturik gelditu zitzaion Arna Birjinaren birjintasuna frogatu nahi izan zuelako; aingeru bat datorkio hegan Salomeri nola sendatu esatera («Umea ukitu, eta sendatuko zara» dio latinezko esapideak).
 
Aurreko lan honen garai berekoa du ''Andre Mariaren ezkontza'' ([[1427]], [[Pradoko Museoa]], [[Madril]]). Lan horretan, aurrekoan bezalaxe, bat egiten dute gai nagusiaren handitasunak eta alegiazko gaiak, hots, Andre Mariak San Josef hautatu zuenean gainerako hautagaiek izan zuten samina. Koadroan dauden eraikuntzei dagokienez, bi eraikin mota agertzen dira: batetik, biribil [[erromaniko]] aberatsa, [[Jerusalemgo tenplua]]ren irudimenezko oroitzapena, senarra hautatzearen eszena hartzen duena, eta bestetik, ataurre [[gotiko]] amaitugabea, ezkontzaren eszenarako hautatua. Antzinakoaren eta berriaren arteko alde sinbolikoa adierazten dute biek, Jainkoaren Semearen familia osatu aurrekoaren eta ondorengoaren arteko aldea hain zuzen.
 
''Deikundearen triptikoa'' (1427–1432[[1427]]–[[1432]] aldean, [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]]), ''Merode erretaula'' ere deitua, da Flemalleko Maisuaren margolan nagusietako bat, mundu sakratuaren eta egunerokoaren arteko bateratzearen erakusgarri bikaina. Ordura arte, [[nazioarteko gotikoarengotiko]]aren barruan, mundu aristokratikoa erakusten zen; lan honetan, aldiz, flandriar burges baten etxea ageri da. Izan ere, Flemalleko Maisua ez zen gorteko pintorea, baizik eta hiritar dirudunen nahiak betetzen saiatzen zen burgesa. Lan horretan marraztu zen lehenengo aldiz [[Deikundea]] gela baten barruan, inguruan altzariak dituela; eta irudi horren alboko gelan [[San Josef]] irudikaturik dago, lanean. [[Andre Maria]] lurrean eserita dago (umiltasunaren irudi), liburu bat irakurtzen.
 
Tradizioa alde batera uzteak arazo berri bat ekarri zion Flemalleko Maisuari, izadiaz gaindiko gertaerak gertaleku sinbolikotik giro arruntetara eraman behar baitzituen, baina horrek ez zituen arrunt bihurtu behar. Arazo hori konpontzeko sinbolismo mozorrotua esaten zaion metodoa erabili zuen: koadroaren barruan dauden xehetasun guztiek mezu sinboliko bat izan behar dute. Hala, ''Deikundearen triptikoa''-ren ezkerreko [[arrosa (landarea)|arrosak]], [[viola (generoa)|bioletak]] eta [[bitxilore]]ak, eta erdialdeko [[lirio]]ak Andre Mariaren loretzat hartzen direlako marraztu zituen. Baina misterio gehien duen sinboloa lirio ontziaren ondoko [[kandela]] da; itzali berria dela adierazten du darion keak, baina ez dago oso argi zer esan nahi duen horrek. Funtsean, Erdi Aroko sinbolismoaren aberastasuna bizirik da lan honetan, baina hain dago eguneroko gauzez estalia, ezen askotan ez baita jakiterik ezaugarri jakin bati interpretazio sinbolikoa eman behar zaion ala ez.
[[Fitxategi:Robert Campin - Triptych with the Annunciation, known as the "Merode Altarpiece" - Google Art Project.jpg|thumb|center|700px600px|<small>''Deikundearen triptikoa'' edo ''Merode erretaula'', 1427–1432 aldean, [[Metropolitan Museum of Art]], [[New York]]</small>]]
 
''Werl triptikoa'' (alboetako oholak baino ez dira gaur egun arte iritsi, erdikoa galdurik dago; 1438, Pradoko Museoa, Madril) da data duen lan bakarra. Flemalleko Maisuaren azken lana da, ziur asko. Lan horretan nabarmena da [[Jan Van Eyck]]en eragina: espazioaren zabaltasuna, irudien forma ez hain garbia eta, Van Eycki omen eginez, ispiluaren irudia. ''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]''-n egile hark lau urte lehenago egin zuen bezalaxe, Flemallek ere triptikoaren barruan ez dauden bi pertsonaia erakusten ditu ispiluaren bidez. Bestalde, ''Werl triptikoa''-n [[Rogier van der Weyden]]-en eragina ere antzeman daiteke, zeinaren Gi •a rrada-dlirnf7ores lanetatik hartu baitzuen Flemallek [[San Joan Bataiatzailea]]ren besoaren egokera.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=20112016/1203/2710}}
{{commonskat}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1370eko hamarkadako|1444ko|Campin, Robert}}
[[Kategoria:Primitibo flandestarrak]]
[[Kategoria:1378koNord-Pas-de-Calaiseko jaiotzakjendea]]
[[Kategoria:1445eko heriotzak]]