«Primitibo flandestar»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg|thumb|300px280px|<small>[[Jan van Eyck]], ''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]'', 1434, [[Olio-pintura]] haritzezko oholean, 82cm × 60 cm. [[National Gallery]], [[Londres]]</small>]]
'''Primitibo flandestarrak''' edo '''hasierako flandestarrak'''<ref name="ueu">{{erreferentzia|izena= Ignacio|abizena= Cendoya Echaniz|url= http://www.ueu.eus/download/liburua/ErrenazimentuaEuropanOsoa.pdf |izenburua= Errenazimentua Europan |bilduma= Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo 2004| argitaletxea= ueu.eus|sartze-data = 2016-03-09}}</ref>, [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mende]]etan, antzinako hegoaldeko Herbehereetan, lan egin zuten margolariak izan ziren; bereziki [[Brujas]], [[Gante]], [[Tournai]], [[Anberes]] eta [[Brusela]] hirietan jardun zuten, [[Borgoinako dukerria]]ren goraldia baliatuz.
 
Flandriako higikundearen zabalkundean, garrantzi handikoa izan zen, batetik, Borgoinako dukeek arteari eman zioten bultzada eta, bestetik, burgesiak, patrizioek eta hirietako elkarteek kulturan izan zuten parte hartze gero eta handiagoa. Garai hartan, Flandria biztanle gehien zituen herrialdea zen Europan, eta industrian, merkataritzan eta bankuetan oinarritutako hiri indartsuak zituen: [[Brujas]], [[Gante]], [[Ypres]], [[Brusela]], [[Lovaina]], [[Anberes]], etab.). Flandriako pinturak oso ondo islatu zuen sustatzaileen izaera, alegia, aristokrazia eta burgesiarena: aberastasunak marrazteari zaletasun handia zioten (ez da pinturaren historian [[Jan van Eyck]]ek marraztu zituen koroak eta bitxiak bezain objektu aberatsik), eta balio handiko objektutzat hartzen hasi zen koadroa. Estilo berri hartan nabarmena zen errealismorako grina.
 
[[Fitxategi:El Descendimiento, by Rogier van der Weyden, from Prado in Google Earth.jpg|thumb|360px|<small>[[Rogier van der Weyden]], ''Gurutzetik eraistea'', 1435 aldean, [[Pradoko museoa]], [[Madril]]</small>]]
XV. mendearen aurreko flandriar pintoreen lan gutxi ezagutzen da. [[Miniatura]]k dira higikunde berriaren sorburua; izan ere, Borgoinako gorteak asko bidaiatzen zuen eta aldean eramaten zituzten beren bitxiak, hormak jazteko [[tapiz]]ak eta irudiz betetako liburuak. [[1400]]. urte inguruan, [[Paris]]-[[Dijon]] kultura ardatzean, iritsi zen miniatura goreneko mailara, eta flandriarrak izan ziren miniaturagile nagusiak.
 
33.270

edits