Primitibo flandestar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
XV. mendeko lehenengo hamarkadetan, [[Florentzia]]n Lehenengo Pizkundea sortu zen garai berean gutxi gorabehera, Europako pinturaren gune nagusi bihurtu zen [[Flandria]]. Aipatzekoa da, herrialde hartan egin ziren lanen orijinaltasunaz eta kalitateaz gainera, Europako beste herrialde batzuetan izan zuten eragin sakona, [[Espainia]]n besteak beste.
 
[[Behe Erdi Aroa]]n Flandria eta Herbehereak, politikari dagokionez, hainbat zatitan banatuta zeuden, baina [[1369]]tik aurrera [[Filipe II.a Borgoinakoa|FelipeFilipe Ausarta]], [[Borgoinako dukerria|Borgoinako dukea]], [[Flandriako konderria]]ren oinordekoarekin ezkondu zen eta Borgoinako Etxearen mende gelditu ziren lurralde haiek; [[Maria Borgoinakoa]] hil zenean ([[1482]]), berriz, [[Austriako Etxea]]k bereganatu zituen eta, geroago, Espainiak.
 
Flandriako higikundearen zabalkundean, garrantzi handikoa izan zen, batetik, Borgoinako dukeek arteari eman zioten bultzada eta, bestetik, burgesiak, patrizioek eta hirietako elkarteek kulturan izan zuten parte hartze gero eta handiagoa. Garai hartan, Flandria biztanle gehien zituen herrialdea zen Europan, eta industrian, merkataritzan eta bankuetan oinarritutako hiri indartsuak zituen: [[Brujas]], [[Gante]], [[Ypres]], [[Brusela]], [[Lovaina]], [[Anberes]], etab.). Flandriako pinturak oso ondo islatu zuen sustatzaileen izaera, alegia, aristokrazia eta burgesiarena: aberastasunak marrazteari zaletasun handia zioten (ez da pinturaren historian [[Jan van Eyck]]ek marraztu zituen koroak eta bitxiak bezain objektu aberatsik), eta balio handiko objektutzat hartzen hasi zen koadroa. Estilo berri hartan nabarmena zen errealismorako grina.
 
XV. mendearen aurreko flandriar pintoreen lan gutxi ezagutzen da. [[Miniatura]]k dira higikunde berriaren sorburua; izan ere, Borgoinako gorteak asko bidaiatzen zuen eta aldean eramaten zituzten beren bitxiak, hormak jazteko [[tapiz]]ak eta irudiz betetako liburuak. [[1400]]. urte inguruan, [[Paris]]-[[Dijon]] kultura ardatzean, iritsi zen miniatura goreneko mailara, eta flandriarrak izan ziren miniaturagile nagusiak.
 
== Estilo berri bat, teknika berri bat: olio pintura ==
[[Tenpera]] zen Erdi Aroan pinturan erabiltzen zen teknika nagusia. Pigmentuak eta arrautza gorringoa uretan diluituz egiten zen; geruza fin bat lortzen zen, gogorra eta oso erraz lehortzen zena. Pintura mota hori egokia zen Erdi Aroko gustuetarako, kolore lau eta biziko gainak lortzen baitziren. Baina tenperaren bidez ezin nahas ziteztekeen erraztasunez ñabardurak, eta oso zaila zen harekin hiru dimentsioko efektuak lortzea.