Don DeLillo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Don DeLillo lotu du, Wikidataren arabera.
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Don delillo nyc 02.jpg|thumb|right|Don DeLillo 20011ean]]
'''Don DeLillo''' estatubatuar eleberrigilea da([[New York]], [[1936]]ko [[azaroaren 20]]a). Fordhameko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Idazle gisa, ''Americana'' (1971) liburuarekin egin zuen debuta. Bidaia bitxi baten kontakizuna da, eta agerian uzten du [[John Dos Passos]] eta [[Jack Kerouac]] idazleen eragin sakona. Gainera, bere obra osoan aztertu zuen gai nagusia ere agertzen da lan horretan: gizabanakoen psikologia sarri gaixoaren mundu bitxiaren azterketa, alegia. Hurrengo eleberrian, ''End Zone'' (1972), amerikar futbol-joko basatiaren eta jokalariek erabiltzen duten hizkera barrokoaren arteko aldeak erakutsi zituen. Hirugarren eleberrian, ''Great Jone Street'' (1973), aurrekoaren teknika bera baliatu zuen rock-kantari baten enpresa-alorreko asmoak eta haren zorigaiztoko karreraren errealitate gordina aurrez aurre jartzeko. ''White Noise'' (1985) eleberrian, berriz, ingurumenaren hondamendiak familia batean eragindako ondorioak aztertu zituen. DeLillo ospe handiko idazlea da Estatu Batuetan, oso ezaguna, era askotako gaiak erabiltzeagatik, batetik, eta oso idazkera atsegina izateagatik, bestetik. Beste zenbait eleberri aipagarri: ''Mao II'' (1991), ''Underworld'' (1997), ''Libra'' (1988) —[[Lee Harvey Oswald]]en erretratua—, ''The Body Artist'' (2001), ''Cosmopolis'' (2003), ''Falling Man'' (2007) eta ''Point Omega'' (2010). Bestalde, ipuin laburrak, saiakerak eta antzezlanak ere idatzi ditu.
 
{{DEFAULTSORT:Delillo, Don}}