Primitibo flandestar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Flandria edo errealismo berria ==
 
Pintura gotikoaren errealismoan sakondu nahiak bigarren iraultza bat eragin zuen 1420. urte inguruan Florentzian eta Flandrian. Higikunde berri hori aldi berean sortu bazen ere herrialde batean zein bestean, elkarren oso independente izan ziren. Florentziako higIIcundea, edo hegoaldekoa, sistematikoa izan zen eta, luzarora, hura izan zen iraunkor eta eraginkorrena (arkitekturan eta eskulturan ere izan baitzuen eraginik, pinturaz gainera). Higikunde horri Lehen Berpizkundea esaten zaio. Azken gotikoa deitura ez dirudi egokia iparraldeko herrialdeetan XV. mendean sortu zen pintura eskola berezia izendatzeko, baina kontuan hartu behar da estilo berri horren sortzaileek ez zutela nazioarteko estiloa erabat baztertu arai hartako artista italiarrek ez bezala) ; hortaz, iraganarekiko haustura ahulagoa izan zen iparraldean hegoaldean baino. Azken gotiko esapideak gogorarazten du, bestalde, XV. mendeko arkitekturak traclizio gotikoan erroturik jarraitu zuela Italiaz beste herrialdeetan.
 
16 ⟶ 15 lerroa:
== Estilo berri bat, teknika berri bat: olio pintura ==
Tenpera zen Erdi Aroan pinturan erabiltzen zen telcnilca nagusia. Pigmentuak eta arrautza gorringoa uretan diluituz egiten zen tenpera ; geruza fin bat lortzen zen, gogorra eta oso erraz lehortzen zena. Pintura mota hori egokia zen Erdi Aroko gustuetarako, kolore lau eta biziko gainak lortzen baitziren . Baina tenperaren bidez ezin nahas ziteztekeen erraztasunez ñabardurak, eta oso zaila zen harekin hiru dimentsioko efektuak lortzea. Flemalle maisuarentzat oztopo handiak ziren horiek, eta, hala, olio pintura erabiltzen hasi zen. Erdi Aroko pintoreek ere ezagutzen zuten olio pintura, baina harria edo metalak pintatzeko erabiltzen zuten bakarrik. Flemalle maisua eta haren garaikideak izan ziren teknika hori pinturan erabili zuten lehenak. Olioak tenperak baino denbora gehiago behar zuen lehortzeko, eta efektu ugari sor zitzakeen : hasi gentza fin ia gardenetatik eta ore gogorrenetaraino ; tonuek ñabardura asko hartzen zituzten, besteak beste, ordu arte ezezagunak ziren itzal belusatuak. Olio pinturaz egindako lanak zehaztasun handikoak ziren. Teknika berri horren llcasketa prozesua nola gertatu zen ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina gauza jakina da ez zela bat-bateko aurkikuntza izan, ahaleginaren ondorio baizik.
 
== Margolari nagusiak ==
{{zutabeak|kopurua=3|
* [[Melchior Broederlam]] (1350 aldean-1409 ondoan)
* [[Jean Malouel]] (1415ean hila)
* [[Hubert van Eyck]] (1366 aldean–1426)
* [[Jan van Eyck]] (1385 aldean–1441)
* [[Robert Campin]] (1378–1444)
* [[Limbourg anaiak]] (1385–1416)
* [[Henri Bellechose]] (1445 aldean hila)
* [[Jacques Daret]] (1404 aldean-1470)
* [[Dierick Bouts]] (1400/1415 aldean-1475)
* [[Barthélemy d'Eyck]] (1420 aldean-1470)
* [[Rogier van der Weyden]] (1399/1400 aldean-1464)
* [[Albert van Ouwater]] (1410/1415 aldean-1475)
* [[Petrus Christus]] (1410/1420 aldean-1475/1476)
* [[Joos van Wassenhove]] (1410 aldean-1480)
* [[Vrancke van der Stockt]] (1420 aldean-1495)
* [[Simon Marmion]] (1425 aldean-1489)
* [[Hans Memling]] (1430 aldean-1494)
* [[Hugo van der Goes]] (1440–1482)
* [[Fernando Gallego]] (1443–1507)
* [[Hieronymus Bosch]] (1450 aldean-1516)
* [[Colijn de Coter]] (1450-1539 edo 1540)
* [[Gérard David]] (1460 aldean-1523)
* [[Geertgen tot Sint Jans]] (1460 aldean-1490)
* [[Jan Joest van Kalkar]] (1450 aldean-1519)
* [[Albert van Ouwater]] (1444–1515)
* [[Jean Provost]] (1465 aldean-1529)
* [[Michael Sittow]] (1469 aldean-1525 edo 1526)
* [[Quentin Matsys]] (1466–1529)
* [[Juan de Flandes]] (1460 aldean-1519 aldean)
* [[Albert Bouts]] (1452/1460 aldean-1549)
* [[Joachim Patinier]] (1483 aldean-1524)
* [[Jean Hey]] (1480-1500 aldean lan egin zuena)
* [[Jan Crans]] (1480 aldean-1535 ondoan)
* [[Jan de Beer]] (1475 aldean-1528)
}}
 
== Erreferentziak ==