«Primitibo flandestar»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «{{lanean|xirkan}} thumb|<small>[[Jan van Eyck, ''Arnolfini senar-emazteen erretratua'', 1434, Olio-pintura haritzezko ohol...»)
 
{{lanean|xirkan}}
[[Fitxategi:Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg|thumb|<small>[[Jan van Eyck]], ''[[Arnolfini senar-emazteen erretratua]]'', 1434, [[Olio-pintura]] haritzezko oholean, 82cm × 60 cm. [[National Gallery]], [[Londres]]</small>]]
'''Primitibo flandestarrak''' edo '''hasierako flandestarrak'''<ref name="ueu">{{erreferentzia|izena= Ignacio|abizena= Cendoya Echaniz|url= www.ueu.eus/download/liburua/ErrenazimentuaEuropanOsoa.pdf |izenburua= Errenazimentua Europan |bilduma= Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo 2004| argitaletxea= ueu.eus|sartze-data = 2016-03-09}}</ref>, [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mende]]etan, antzinako hegoaldeko [[Herbehere]]etanHerbehereetan, lan egin zuten margolariak diraizan ziren; bereziki [[Brujas]], [[Gante]], [[Tournai]], [[Anberes]] eta [[Brusela]] hirietan jardun zuten, [[Borgoinako dukerria]]ren goraldia baliatuz.
 
== Flandria edo errealismo berria ==
 
Pintura gotikoaren errealismoan sakondu nahiak bigarren iraultza bat eragin zuen 1420. urte inguruan Florentzian eta Flandrian. Higikunde berri hori aldi berean sortu bazen ere herrialde batean zein bestean, elkarren oso independente izan ziren. Florentziako higIIcundea, edo hegoaldekoa, sistematikoa izan zen eta, luzarora, hura izan zen iraunkor eta eraginkorrena (arkitekturan eta eskulturan ere izan baitzuen eraginik, pinturaz gainera). Higikunde horri Lehen Berpizkundea esaten zaio. Azken gotikoa deitura ez dirudi egokia iparraldeko herrialdeetan XV. mendean sortu zen pintura eskola berezia izendatzeko, baina kontuan hartu behar da estilo berri horren sortzaileek ez zutela nazioarteko estiloa erabat baztertu arai hartako artista italiarrek ez bezala) ; hortaz, iraganarekiko haustura ahulagoa izan zen iparraldean hegoaldean baino. Azken gotiko esapideak gogorarazten du, bestalde, XV. mendeko arkitekturak traclizio gotikoan erroturik jarraitu zuela Italiaz beste herrialdeetan.
 
XV. mencleko lehenengo hamarraldietan, Florentzian Lehenengo Berpizkundea sortu zen garai berean gutxi gorabehera, Europako pinturaren gune nagusi bihurtu zen Flandria. Aipatzekoa da herrialde hartan egin ziren lanen orijinaltasunaz eta kalitateaz gainera, Europako beste herrialde batzuetan izan zuten eragin sakona, Espainian besteak beste. Behe Erdi Aroan Flandria eta Herbehereak, politikari dagokionez, hainbat zatitan banatuta zeuden, baina 1369tik aurrera Felipe Ausarta, Borgoinako dukea, Flandrialco konderriaren oinordekoarekin ezkondu zen eta Borgoinako Etxearen mende gelclitu ziren lurralde haiek ; Maria Borgoinakoa hil zenean (1482), berriz, Austriako etxeak bereganatu zituen, eta, geroago, Espainiak.
 
Garrantzi handikoa izan zen, batetik, Flandriako higikundearen zabalkundean Borgoinako dukeek arteari eman zioten bultzada eta bestetik, burgesiak, patrizioek eta hirietako elkarteek kulturan izan zuten parte hartze gero eta handiagoa. Garai hartan, Flandria biztanle gehiena zituen herrialdea zen Europan, eta inclustrian, merkataritzan eta bankuetan oinarritutako hiri indartsuak zituen (Bnrgge, Gante, Ypres, Brusela, Lovaina, Anberes, etab.). Flandrialco pinturak oso ondo islatu zuen sustatzaileen izaera, alegia, aristokrazia eta burgesiarena : aberastasunak marrazteari zaletasun handia zioten (ez da pinturaren historian Van Eyckek marraztu zituen koroak eta bitxiak bezain objektu aberatsik), eta balio handiko objektutzat hartzen hasi zen koadroa. Estilo beni hartan nabarmena zen errealismorako grina.
 
XV. mendearen aurreko tlandriar pintoreen lan gutxi ezagutzen da. Miniaturak dira higikunde berriaren sorburua, izan ere, Borgoinako gorteak asko bidaiatzen zuen eta beraiekin eramaten zituzten heren bitxiak, hormak jazteko tapizak eta irudiz betetako liburuak. 1400. urte inguruan, Paris-Dijon kultura ardatzean, iritsi zen rniniattua goreneko mailara, eta flandriarrak izan ziren miniaturagile nagusiak.
Irudi0
== Estilo berri bat, teknika berri bat: olio pintura ==
Tenpera zen Erdi Aroan pinturan erabiltzen zen telcnilca nagusia. Pigmentuak eta arrautza gorringoa uretan diluituz egiten zen tenpera ; geruza fin bat lortzen zen, gogorra eta oso erraz lehortzen zena. Pintura mota hori egokia zen Erdi Aroko gustuetarako, kolore lau eta biziko gainak lortzen baitziren . Baina tenperaren bidez ezin nahas ziteztekeen erraztasunez ñabardurak, eta oso zaila zen harekin hiru dimentsioko efektuak lortzea. Flemalle maisuarentzat oztopo handiak ziren horiek, eta, hala, olio pintura erabiltzen hasi zen. Erdi Aroko pintoreek ere ezagutzen zuten olio pintura, baina harria edo metalak pintatzeko erabiltzen zuten bakarrik. Flemalle maisua eta haren garaikideak izan ziren teknika hori pinturan erabili zuten lehenak. Olioak tenperak baino denbora gehiago behar zuen lehortzeko, eta efektu ugari sor zitzakeen : hasi gentza fin ia gardenetatik eta ore gogorrenetaraino ; tonuek ñabardura asko hartzen zituzten, besteak beste, ordu arte ezezagunak ziren itzal belusatuak. Olio pinturaz egindako lanak zehaztasun handikoak ziren. Teknika berri horren llcasketa prozesua nola gertatu zen ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina gauza jakina da ez zela bat-bateko aurkikuntza izan, ahaleginaren ondorio baizik.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2016/03/09}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{commonskat}}
[[Kategoria:Primitibo flandestarrak| ]]
33.271

edits