"Morfologia" eta "populazioaren egoera" atalak gehitu ditut.
tNo edit summary |
("Morfologia" eta "populazioaren egoera" atalak gehitu ditut.) |
||
| range_map = Okapi distribution.PNG}}
'''Okapi''' (''Okapia johnstoni'') [[Okapi]]a generoko [[animalia]] da. [[Artiodaktilo]]en barruko [[Girafido|Giraffidae]] familian sailkatuta dago. [[Fosil bizidun]]tzat jotzen dute [[Miozeno]]n agertutako lehenengo [[girafido]]en antza handia duelako. [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Kongoko Errepublika Demokratikoko]] iparraldeko oihanetan bizi da. Bere generoaren kide bakarra da.
== Morfologia ==
Jirafaren antza du, hanka eta lepo motzagoekin. Ilaje gorrixka du gorputz osoan hanketan eta gluteoetan izan ezik. Atzeko aldetik, guteoak eta hankak, zuria eta beltza ditu, zebraren antzerakoa.
Jirafek bezala, okapi arrek bi adar dituzte buruan, ilez estalita. Okapiak mihi luzea du zuhaitzetako eta zuhaixketako hostoak jateko. Mihiak 20-30 cm luzera du eta kolore urdinxka. Hain luzea dute mihia ezen belarrien barrualdea garbitu dezaketela mihiaren puntarekin. Okapiek 1,90 - 2,15 m luzera izaten dute heltze-aroan eta 1,50-1,70 m altuera. 250-300 kg pisua izaten dute.
Okapiak nahiko animalia bakartiak dira. Araldian besterik ez dira elkartzen edo kumeak zaintzen dituztenean. Emeek bakarrik kume batez erditzen dira 435 eta 445 egunen arteko ernaldiaren ondoren, 15 hilabete gutxi gorabehera.
Kumea emea bada 2 urterekin garatuko da eta arra bada, ordea, 4 urteekin. Kumeak oso gazteak direnean ezin dute desberdindu beraien ama beste emeengandik eta beste okapi batek adopta dezake kumea ama hiltzen bada. Okapien bizi-itxaropena 30-35 urtekoa da.
Garatuen duten zentzumena usaimena da. Kumeak oso hots diferenteak egiten dituzte amarekin komunikatzeko. Helduak, berriz, ia mutuak dira, bakarrik egiten dituzte hotsak kopulatzeko.
Okapiak belarjaleak dira. 100 espezie desberdinetako hostoak eta zurtoinak jaten dituzte. Espezie horietako batzuk pozoitsuak dira gizakientzat.
== Populazioaren egoera ==
Kongoko Errepublika Demokratikoko oihanetan bizi dira, Aruwimi-ko oihanetan. Estimatzen da 10.000-20.000 okapi geratzen direla mundu osoan. UICN-ek esaten du okapia espezie kaltebera dela. Baina hori bakarrik estimazio bat da ez daudelako nahiko daturik. Segurua dena da okapiaren habitata gerra zibilen erasoa jasotzen ari dla eta beraz, okapien habitata suntsitzen ari da.
== Erreferentziak ==
|