Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Angel berroeta 01.jpg|thumb|right|300px|'''Angel BerroetaBerrueta''', eskuinean.]]
[[2004]]ko [[martxoaren 13]]an, '''Angel BerroetaBerrueta Legaz''', 61 urteko [[Iruñea|Iruñeko]] [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, BerroetarekinBerruetarekin eztabaidatu zuen, BerroetakBerruetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ''ETA ez'' zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, [[Madril]]en, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|11-M]] izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Ebazpen judizialean hilketaren motibazio politikoa aitortzen bazen ere, gobernutik eta instituzio politikoetatik BerroetariBerruetari ez zaio aitortu biktima politikoaren izaera.
 
Gertakarien ondorioz, gainera, BerroetarenBerruetaren hilketaren aurka 2004ko martxoaren 14an [[Hernani]]n deitutako manifestazio batean, hilketaren biharamunean, Kontxi Santxiz 58 urteko hernaniarra hil zen bihotzekoak jota, [[Ertzaintza]]rekin tentsio giroan eta ertzainen karga baten ondorioz, haren familiaren arabera. Heriotza horrek ere eztabaida politikoa eragin zuen ezker abertzalearen eta Ertzaintzaren arduradunen artean.
 
== Aurrekariak ==
 
Angel BerroetaBerrueta Legaz [[Iruñea|Iruñeko]] [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko San Juan [[okindegi]]ko jabea zen. Lau seme-alaben aita zen. [[Guraso]]ak erakundeko kidea zen, haren bi seme 1997 urtean atxilotuak izan ondoren, nahiz eta gero epaiketan errugabetuak izan.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Ángel, la otra víctima del 11-M y de la campaña de mentiras de Aznar
|url=http://www.publico.es/politica/506408/angel-la-otra-victima-del-11-m-y-de-la-campana-de-mentiras-de-aznar
|data=2014-03-10
|egunkaria=publico.es}}</ref> Beste alde batetik, Valeriano de la Peña, espaniar polizia, Maria Pilar Rubio eta haien semea, Miguel José, BerroetarenBerruetaren dendako ondoko etxebizitza batean bizi ziren. BerroetarekinBerruetarekin tirabira batzuk izanak ziren, [[Euskal Herriko gatazka]] dela eta bereziki. Familiak ez zuen erosten haren dendan.
 
[[2004ko martxoaren 11ko atentatuak]] [[Madril]]en [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] buruturikoak zirela adierazi zuen behin eta berriz espaniar gobernuak, haren agintean zeuden [[PP]] alderdiko ordezkarien bitartez, une hartan horren aldeko arrasto garbirik egon ez arren eta gerora [[terrorismo islamista|atentatu islamista]] izan zela frogatu arren. Egun, hiru egun geroago ospatu behar ziren Espainiako hauteskunde orokorretan botu-emaileen aurrean legitimitatea irabazi nahian aurrera eramandako [[manipulazio (argipena)|manipulazio]]-estrategia izan zela da iritzi nagusia.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
== Gertakariak ==
 
[[2004]]ko [[martxoaren 13]]an, Madrilgo atentatuak izan eta bi egunetara, atentatuen aurkako manifestazio batera joan ondoren, Maria Pilar Rubio Angel BerroetarenBerruetaren okindegira joan zen zuzenean, "''{{lang|es|ETA no}}''" zioen afixa denda jartzeko asmoarekin. BerroetakBerruetak errespetuz ezezkoa eman arren, emakumea saiatu egin zen kartela jartzen. Harekin eztabaidan hasi eta "''{{lang|es|tú eres un asesino, un etarra}}''" bota zion BerroetariBerruetari. BerroetakBerruetak kartela kendu, zimurtu eta lurrera bota zuen. BerroetakBerruetak xingola beltza jarri zuen aurreko egunetan atentatuagatik eta denda ere itxi egin zuen denbora batez horregatik. Emakumea dendatik atera eta etxera igo zen, gertatutakoa handituz senarra eta semea berotu zituen. Horien semea jeitsi eta labankada hilgarri bat jo zion sabelean BerroetariBerruetari. Horren atzetik senar-emazteak zetozen. Etxeko atarian emazteak "''{{lang|es|Voy a matar a este hijo de puta}}''" esan (euskaraz, "''Putakume hori hil behar dut''") eta dendara sartu ziren. Orduan, Valeriano de la Peñak, senarrak, lau tiro egin zizkion BerroetariBerruetari bere lanbideko erregelamenduzko pistolaz, eta horietatik hiruk jo egin zuten. Erasotzaileak euren etxera igo eta poliziari deitu zioten gertatutakoaren berri emateko, BerroetaBerrueta dendan larriki zauriturik utzita. Ospitalera eraman eta minutu gutxira hil zen.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Condenados el policía y su hijo a 20 y 15 años por asesinato y la mujer a 10 por provocarlo
|url=http://www.diariodenavarra.es/actualidad/noticia.asp?not=2005071601391098&dia=20050716&seccion=navarra
|egunkaria=diariodenavarra.es}}</ref>
 
Valeriano de la Peña soilik eraman zuen poliziak hasiera batean atxiloturik; arratsaldean, berriz, haren semea ere eraman zuten. Jende andana hasi zen biltzen arratsalde partean BerroetarenBerruetaren denda inuguran, harekiko elkartasunez eta denda zaintzen zuten espainiar poliziekin tentsio giroan. Azkenean poliziek borraz kolpatuz sakabanatu zituzten han bildutakoak. Beranduago ere errepikatu ziren istiluak BerroetarenBerruetaren gorpua zegoen tanatorioan, poliziak borrak erabiliz eta gomazko pilotak jaurtiz. Aldi berean, Euskal Herriko hainbat herritan ere protestak izan ziren.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Gurasoak taldeko kide bat hil du Iruñean Espainiako polizia batek
|url=http://paperekoa.berria.info/harian/2004-03-14/016/033/.htm
== Epaiketa ==
 
Epaiketa [[2005]]eko ekainean burutu zen, herri epaimahai baten aurrean. Akusatuak, senar-emazteak eta horien semea, hilketa justifikatzen saiatu ziren. Senarrak [[Iparreko sindrome]]a pairatu eta emazteak berotu egiten zuela adierazi zuen. Semeak, berriz, haurra zelarik eskolan espainiar polizia baten semea izateagatik laidotu egin zutela kontatu zuen aringarri moduan. Bizilagun moduan, BerroetarekinBerruetarekin ongi moldatzen ez zirela eta haren militantzia politikoa ezagutzen zutela adierazi zuten.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|url=http://www.diariodenavarra.es/actualidad/noticia.asp?not=2005061621393432&dia=20050616&seccion=navarra
|izenburua=Los acusados de matar a Berrueta dicen que sufrían «el síndrome del norte»
 
== Ondorioak ==
Hilketaren ondoren, hainbat urtetan zehar, BerroetarenBerruetaren familiarrek irainak, mehatxuak eta euren ondasunetan erasoak pairatu dituztela salatu izan dute. Era berean, espainiar poliziaren jazarpena ere salatu dute, batzuetan haien aurkako salaketak jartzeraino iritsiz.<ref name=gara1/><ref>{{es}} [https://www.youtube.com/watch?v=6Yt0IBtAT5s Aitziber Berrueta: "mi padre fue asesinado por un Policía Nacional y su hijo"], ''youtube.com'', 2014-03-22an kontsultatua.</ref>
 
== Oroimena ==
Angel BerroetaBerrueta hilketaren urteurrenetan haren aladeko oroimen-ekitaldiak egin dira. 2011 urtean, ''Angel Gogoan'' plataforma sortu zen haren aldeko oroimenez eta justizia eskatzeko helburuarekin. 2014 urtean, hilketaren hamargarren urteurrenean, sinadura-bilketa baten ondoren, mozioa aurkeztu zuten Iruñeko Udalean Angel BerroetaBerrueta biktima politiko gisa hartzeko eskatuz. Mozioaren aldeko boturik ez zuten eman [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]], [[PP]] eta [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSN]] alderdiek. Urteurren horretan BerroetarenBerruetaren oroimenez plaka bat jarri zuten haren lagunek eta senitartekoek Donibane auzoan. Plaka kendu egin zuen Iruñeko Udaltzaingoak handik ordu batzuetara.<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|url=http://paperekoa.berria.info/harian/2014-03-15/011/001/berruetaren_plaka_kenduta_biktima_guztiei_mespretxu_egitea_egotzi_diote_udalari.htm
|izenburua=Berruetaren plaka kenduta biktima guztiei mespretxu egitea egotzi diote udalari
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Angel Berroeta|Angel Berrueta}}
* [http://angelgogoan.blogspot.com.es/ Angel Gogoan], plataformaren webgunea.
 
48.195

edits