Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
== Espainiako monarkiaren ondorengotasunaren arazoa ==
[[Habsburgo|Austria etxeko]] azkenetxekzken errege [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.arekin]] dinastia honek hondoa jo zuen, haien odolkidetasuna handia baitzen [[Gregorio Marañón|Marañónen]] ustez. Karlos II.a bi aldiz ezkondu zen, [[Maria Luisa Orleanskoa]]rekin lehenbizi eta [[Maria Ana Neoburgokoa]]rekin ondoren. Hala ere, laurogeita hamargarren hamarraldian galduta zuen ondorengoak izateko esperantza. Beraz, zalantzan zegoen zein izango zuen Karlosek ondorengo Monarkia Katolikoan.
 
Hiru hautagai hauek zuten eskubide gehien: [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]], [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren iloba, [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos Austriakoa]], [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Leopoldo I.a]] enperadorearen semea, eta [[Jose Fernando Bavariakoa|Jose Fernando]] gaztea, [[Bavaria]]ko printze hauteslea. Lehenengo biek nagusitasuna lor zezaketen Europan, eta [[Westfaliako bakea|Westfaliako Itunean]] hitzartutakoaren kontrakoa zen. Ingalaterra bestalde, hirugarren aukeraren aldekoa zen, baina aurreko bi hautagaiei zegozkien ordainak emanda.
Anonymous user