Euskaltzaleak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak:Orixe eta Lauaxeta
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
1931ko ekainaren lehena aukeratu zen ospakizunerako, eta herria, omenduarena, Errenteria.
 
''Biozkadak''en egilearen omenez beraren jaioterrian egindako saioak jendetza handia biltzea lortu zuen. Elizkizunak, olerki-lehiaketan irabazle suertaturikoen irakurketak, bertsolariak, antzezpenak, mitinak eta hitzaldiak izan ziren. Olerki-lehiaketan [[EstebanEstepan Urkiaga|EstebanEstepan Urkiaga ''Lauaxeta'']] gertatu zen irabazle, «Maitale kutuna» olerkiari esker. Orixe izan zen bigarren.
 
Errenteriakoaren ondoren, urtero-urtero eta aldiko herri batean egingo diren Eusko Olerti-Egunek Pizkundean izango duten garrantziaren arrazoia Aitzolek poesiaz zuen ustean zegoen. Nazioa komunitate kulturala delako definiziotik abiatuz, poesia da XIX. mendetik Europan sortzen ari diren estatu berriak eta haien herri-hizkuntzak suspertzeko ardura izan duena. Aitzolek hor zuen Abadia eta haren lore-jokoen esperientzia.