Euskaltzaleak: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Loturak |
Loturak:Orixe eta Lauaxeta |
||
17. lerroa:
Instituzioen inplikazioa –udal eta diputazioena, batez ere– handia izan zen. Euskaraz argitaratutako liburuek gorakada nabarmena izan zuten. Hego Euskal Herrian, [[Paulo Zamarripa]]ren ''Zaparradak'' (1926) eta [[Gregorio Muxika|Gregorio Mujikaren]] ''Pernando Amezketarra'' (1927) [[Evaristo Bustintza|Kirikiñok]] 1918an hasitako ''Abarrak'' esanguratsuak ekindako bideari lotu zitzaizkion. Ekialdean, [[Jean Barbier]]ren ''Supazter xokoan'' (1924) ageri da lan nagusi narratibaren munduan.
[[Fitxategi:Nikolas Ormaetxea «Orixe».png|thumb|300px|
Itzulpengintzak urte oparoak ezagutu zituen. J. Arregik ''Heine’ren Olerkiak'' (1927) argitaratzean, euskal itzulpengintzan berebiziko garrantzia izango duten lanei emango zien bidea: ''Oscar Wilde’ren Ipuñak'' (J. Altuna, 1927), ''Grimm Anayen Berrogetamar ume-ipuin'' (V.A. Larrekoetxea, 1929), ''Traducción al vascuence de un capítulo del Quijote'' (A. Irigarai, 1929), eta, batez ere, itzultzailearengatik ezagun egingo den ''Tormes’ko Itsu-mutila'' (N. Ormaetxea, 1929).
30. lerroa:
1931ko ekainaren lehena aukeratu zen ospakizunerako, eta herria, omenduarena, Errenteria.
''Biozkadak''en egilearen omenez beraren jaioterrian egindako saioak jendetza handia biltzea lortu zuen. Elizkizunak, olerki-lehiaketan irabazle suertaturikoen irakurketak, bertsolariak, antzezpenak, mitinak eta hitzaldiak izan ziren. Olerki-lehiaketan [[Esteban Urkiaga|Esteban Urkiaga ''Lauaxeta'']] gertatu zen irabazle, «Maitale kutuna» olerkiari esker. Orixe izan zen bigarren.
Errenteriakoaren ondoren, urtero-urtero eta aldiko herri batean egingo diren Eusko Olerti-Egunek Pizkundean izango duten garrantziaren arrazoia Aitzolek poesiaz zuen ustean zegoen. Nazioa komunitate kulturala delako definiziotik abiatuz, poesia da XIX. mendetik Europan sortzen ari diren estatu berriak eta haien herri-hizkuntzak suspertzeko ardura izan duena. Aitzolek hor zuen Abadia eta haren lore-jokoen esperientzia.
|