Jose Ariztimuño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Ezizenaren letra
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Gipuzkoa]]
}}
'''Jose Ariztimuño Olaso''', '''"Aitzol"''' ezizena zuena, ([[Tolosa]], [[Gipuzkoa]], [[1896]]ko [[martxoaren 18]]a - [[Hernani]], [[Gipuzkoa]], [[1936]]ko [[urriaren 17]]a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon [[abertzaletasun|abertzale]] eta [[euskaltzaletasun|euskaltzalea]] izan zen. [[Gaztelania]]z zein [[euskara]]z idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan.
 
[[1922]]an [[Gasteiz]]en apaiztu zen. [[1930]]an ''[[Euskaltzaleak]]'' elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen ''[[El Día]]'' egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, [[Eusko Langileen Alkartasuna]] sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublika]] garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere.