James Brooks (margolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
1. lerroa:
'''James Brooks''' ([[Saint Louis (Missouri)|St Louis]], [[Missouri]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1906ko urriaren 18a - [[Brookhaven (New York)|Brookhaven]], [[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] 1992ko martxoaren 9a) [[estatubatuar]] margolaria izan zen.
 
[[]]== Biografia ==
Aita saltzailea zuen, eta Jamesen gaztaroan, familia hara-hona ibili zen aitaren bidaiak zirela eta; horrela, [[Oklahoma]], [[Colorado]] eta [[Texas]]en bizi izan zen, 1911tik 1922ra bitartean. Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan egin zituen arteko ikasketak, eta Dallasko Arte Institutuan ikasi zuen, harik eta 1926an [[New York]]era aldatu zen arte. Han, gauez osatu zituen bere ikasketak, Arteko Ikasleen Elkartean eta bere estudioan. Garai hartako obretan gai sozialak agertu zituen, eta kezka berezia erakutsi zuen 30eko hamarraldiko Ameriketako arkitekturaren gainbeherarekin eta dekadentziarekin.
 
8. lerroa:
[[Pablo Picasso|Picassoren]] eta [[Georges Braque]]ren [[kubismo]]aren eraginpean lan egin zuen, eta haien eraginez hasi zen "berriro pintatzen nola ikasi" asmatzen. [[Errealismo]]aren bidea utzi, eta [[abstrakzio]]an murgilduz joan zen pixkanaka. 1949an egin zuen bakarkako lehen erakusketa, eta hurrengo urteetan zehar, bere arteak [[espresionismo abstraktu]]aren anbiguotasun aberatsaren maisutasuna iritsi zuen.
 
Brooks sarritan izan da subkontzientearen[[subkontziente]]aren olerkaritzat hartua, eta eragin handia izan du espresionismo abstraktuaren bilakaeran; bere karreran zehar, adierazkortasun handiko lanak egin zituen eta bere bilakaeran aldaketarako eta egokitzapenerako trebetasun aparta erakutsi zuen, bere artearen definizio berriak etengabe emanez.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}