«M-ak»: berrikuspenen arteko aldeak

31 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
t
M-ak taldea izango zenaren hasiera ezin uler daiteke ohiko musika talde baten sorrera prozesuaren arabera. Taldearen izena bezain bitxia zen lan egiteko era batek eman zion bidea M-aki. [[1982]]. urtean hasi zen M-ak izango zena gauzatzen, [[Donostia]]n. Kaki Arkarazo Laket plaza taldeko gitarrista zen, eta Angel Katarain, berriz, IZ estudioko soinu teknikaria. Arkarazok etxean zuen lau-pista batean grabatzen zituen bere burutapenak, eta Katarainen laguntzarekin, estudioan esperimentazio eta proba saioak egitearen ondorioz, kantu itxura hartzen zuten. Laster konturatu ziren bikote harreman horrek lankidetzak behar zituela aurrera egiteko, eta lehen diskoa izango zenaren bidean M-ak handitu egin zen.
 
Bikoaren inguruan zebiltzaten zenbait lagun proposamen berri horretara batu ziren: Xabier Montoia ([[Hertzainak]] taldearen sortzaile izandakoa), [[Mikel Artieda]] (garai hartan Laket taldean, geroago [[Tapia eta Leturia Band|Tapia ta Leturia Band]] eta beste hamaika taldetan ibilitakoa...), Irantzu Silva (Laket taldeko ahotsa) eta Fernan Irazoki (Tapia ta Leturia Band, Fito & Fitipaldis...) izan ziren Katarainen eta Arkarazoren ideiak gorpuzten lagundu zutenak.
 
Musikari horiek grabatu zuten, 1983ko udan, [[MMMM]] Mik(IZ, 1984). Taldeak ez zien ohiko musika talde baten pausoei jarraitu, eta lehen emanaldia egin aurretik hilabete luzeak pasa ziren. Diskoa prentsaurrekoan aurkezteko, Donostiako Xaribari musika dendan egin zuten agerraldia Kaki Arkarazok (gitarra), Mikel Artiedak (baxua) eta Angel Katarainek (soinu hartzailea). Esperimentazioa eta estudio barruko jarduna zen nagusi garai hartako M-ak-en.
 
Garai hartarako disko ausarta izan zen MMMM. Euskal Herrian punkak eta rockak eztanda egin berria zuten, eta M-aken proposamena beste norabide batean zihoan. Lehen disko horretan, bi aurpegi sumatzen ziren argiro: A aldean, kanturik entzungarrienak batu zituzten; B aldean, kantu ez-konbentzionalak, esperimentaziotik sortutakoak. Erritmo kutxak, sintetizadoreak eta bestelako tramankuluek garrantzi handia izan zuten azken emaitzan.
Anonymous user