Munduko Natura Funtsa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa:
[[Fitxategi:WWFbalaobrasilia22032007.jpg|right|thumb|Naturaren Aldeko Mundu Funtsaren [[baloi aerostatiko]]a, [[Brasilia]] hiriaren gainean.]]
 
'''Munduko Natura FuntsaFntsa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''Naturarentzako Mundu Funtsa'''<ref>[[Berria]]ren Estilo Liburua</ref> ({{lang-en|World Wildlife Fund for Nature}} edo ''WWF'') nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, [[ingurumen]]aren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Lehen, '''Basa Bizitzaren Mundu Funtsa''' ({{lang-en|World Wildlife Fund}}) zuen izena, eta horixe du oraindik ere izen ofiziala [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] eta [[Kanada]]n. Munduko erakunde kontserbazionista beregain handiena da, bost milioi bazkide baino gehiago baititu mundu osoan. Munduko 90 [[estatu]]tan lan egiten du, kontserbaziorako eta ingurumenerako 1300 bat proiektu aurrera eramateko.<ref>{{en}} Munduko Natura Funtsaren webgunea, [http://www.panda.org/about_wwf/where_we_work/project/ proiektuei buruzko atala].</ref>
 
Irabazteko asmorik gabeko erakundea izaki, bere diru sarreren %&nbsp;60 inguru lortzen ditu gizabanakoen dohaintzetatik. Diru sarreren %&nbsp;45 datozkio Ameriketako Estatu Batuetatik, [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]] eta [[Herbehereak|Herbehereetatik]].<ref name="panda.org">{{en}} Munduko Natura Funtsaren webgunea, [http://www.panda.org/about_wwf/where_we_work/project/ datu garrantzitsuak laburbiltzen dituen atala].</ref>