Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
LLachen aipua wikiesanetara
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
argazkia aldatu (+adierazgarriagoa)
1. lerroa:
[[File:Vitoria - San Francisco de Asis 23.JPG|thumb|right|300px|'''Gasteizko sarraskia''' gogora ekartzen dituen murala.]]
[[Fitxategi:Recriminacion a fraga na usc.jpg|thumb|right|300px|'''Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia''' [[oroimen kolektibo]]an atxiki den gertakizun lazgarria da. Urteak pasa arren, ez da ahazten [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarne]] izan zela arduradun nagusi, sarraskia egin zuten polizien eta garai hartako Espainiako gainerako polizia indarren buru politikoa zenez. Irudian, gertakariak gogora ekartzen dituen 2012. urteko salaketa-kartela, Manuel Fragaren ardura aldarrikatzen duena.<ref name=MirenIbanez2012>Miren Ibáñez: [http://www.noticiasdealava.com/2012/01/17/politica/euskadi/adios-con-demasiadas-cuentas-pendientes «Adiós con demasiadas cuentas pendientes: Fraga muere sin responder por sucesos como la matanza del 3 de marzo»], ''Diario de Noticias de Álava'', 2012-01-17.</ref>]]
 
'''Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia''' [[1976]]ko [[martxoaren 3]]an [[Gasteiz]]en [[greba]] orokor batean [[Espainiako Polizia Armatua]]k egindako [[sarraski]]a izan zen. [[Zaramaga]]ko [[San Frantzisko Asiskoa eliza (Gasteiz)|Asisko San Frantzisko eliza]]ren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten poliziek. Bost lagun hil zituzten, eta 150 zauritu. Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarne]] ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien.<ref name=LlachRevolta>Lluís DANÈS: [http://www.youtube.com/watch?v=FZA8df8t4I4 ''Llach, la revolta permanent''], Mediapro / Bainet Zinema, 2006.</ref><ref>Eduardo MURIEL: [http://www.publico.es/espana/417425/el-dia-en-que-la-policia-de-fraga-disparo-contra-una-asamblea «El día en que la policía de Fraga disparó contra una asamblea»], ''Público'', 2012-01-18.</ref> Urte hauetan guztietan Espainiako Justiziak gaia ikertu ez duenez, 2014ko urriaren 31n, Argentinako epaile María Servinik [[Rodolfo Martín Villa]]ren eta [[frankismo]]ko beste hemeretzi karguren aurkako atxiloketa agindua eman zuen, gertakari horien inguruan galdekatu ahal izateko.<ref>{{es}} {{Erreferentzia