«Erromantizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Erromantizismoaren nahiak: barne lotura zuzenketa
t (→‎Erromantizismoaren nahiak: barne lotura zuzenketa)
 
== Erromantizismoaren nahiak ==
Idazkera herrikoiago eta mistikoagoa zen idazle erromantikoen gogoeta. Nahi hori nabarmena zen [[William Wordsworth|Wordsworth]] eta [[Samuel Taylor Coleridge|Coleridge]]-n ''Lyrical Ballads'' lanean jada, [[1709]]an. Autore bi horiek idatzitako hitzaurre erabat famatuan eguneroko bizitzan gertatzen ziren gorabeherak ''giza hizkeran'' idaztea zuten gogoan. Baina Wordsworthek aipatu zuen moduan, eguneroko kontuak buruan ezohiko itxuraz ikusi behar ziren, irudimen poetikoaz itxuraldatuak, toki arruntenen misterioak agerraraziz.
 
Erromantikoen gehiengoak mundu enpirikoa itxuraldatze-prozesu baten hasiera-puntutzat besterik ez zuten ikusten, eta eraldatze-prozesuaren gaitasunari ''irudimen'' izena eman zioten. Garaiko idazleen ustetan, idazkera poetikoaren prozesua irrazionala eta adiezina zen, bitartekorik gabeko adierazkortasunaren produktu zuzena zen. Wordsworthek berak ''sentimendu bortitzen bat-bateko gainezkatze'' moduan deskribatu zuen.