Margolaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Teknikak: barne lotura zuzenketa
33. lerroa:
[[Akuarela]]k eta [[gouache]]ak ur margo gomadunak erabiltzen dituzte: goma arabiarra aglutinatzaile gisa eta ura disolbatzaile gisa. Akuarelak aglutinatzaile gutxi izaten du eta gouacheak, berriz, asko. Hori dela eta, gouache teknikaz egindako margolanak opakoagoak dira eta gardentasun efektu gutxiago dute. Gardentasun efektuok, berriz, oinarrizkoak dira akuareletan. Akuarela ez da oso itsaskorra eta euskarriaren (papera) kolorearen eta egituraren efektuak azalarazten ditu. Argiak eta egurats gertakariek kalte handia egiten diote. Horregatik, kristalez babestu behar da eta argi biziak zuzenean joko ez duen leku batean jarri. Akuareletan, beraz, bertatik bertara egin behar da lan, eta damutasunik gabe, ez baitago zuzenketarako aukerarik.
 
Akuarela, hasieran, marrazkiak koloreztatzeko teknika bat baizik ez zen. [[XVIII. mendea]]ren hasieran arte adierazpen autonomoa bihurtu zen [[Ingalaterra]]n, eta olio pinturaren beraren bilakaera baldintzatu zuen, [[neoimpresionismoneoinpresionismo]]aren eta [[fauvismo]]aren jarraitzaileen artean gehienbat.
 
Gouachea akuarela suerte bat da, baina hura baino dentsoagoa, margulagoa eta hitsagoa. Lehortzen denean are gehiago histen da. Erdi Aroan gai naturaletatik ateratzen zituzten gouacherako pigmentuak; gaur egun, berriz, zenbait materialen sintesiz lortzen dira, [[zelulosa]]ren sintesiz, gehienbat. [[Pastel (argipena)|Pastela]], berriz, pinturaren eta marrazkiaren arteko bat da. Akuarela bezala, marrazkiak koloreztatzeko erabili zen hasieran. Ez du ur beharrik margotzeko, pigmentu hautsez oretutako makilatxo moduko batzuk baitira margook. [[Italia]]n asmatu zen [[XVI. mendea]]ren hasieran, odol lapitzaren marrazki teknikaren aldaera gisa. Odol lapitzak ez bezala, pastelak aglutinatzailea (ura gomarekin edo eztiarekin) behar zuen, eta baita gogortzaileren (talkoa edo kaolina) bat ere. Erantsitako kaolin proportzioaren arabera, bi pastel mota bereizten dira: gogorra, trazu zorrotzez pintatzeko, edo biguna, ikatz ziriaren edo odol lapitzaren antzera pintatzeko. Pastela erabiltzeko, euskarriak zimurtsua behar du izan, materia ongi finka dadin. Teknika honen bilakaera, beraz, paperaren bilakaeraren parekoa izan da. Teknikaren bilakaera horretan aparteko garrantzia izan zuten paper tindatuek, paperaren arabera kolore batzuk edo bestek nabarmentzeko aukera ematen zutelako. [[XVIII. mendea]]n, era guztietako paper mota bereziak azaltzean, Italiako eta [[Frantzia]]ko artistek beste pintura molde bat landu zuten, pastelaren teknikan prestalan gisa egiten ziren marrazkietatik eta zirriborroetatik bereizten eta benetako pinturara hurbiltzen zirela. Nolanahi ere, pastelaren mekanikak lotura estua izaten jarraitzen du marrazkiarekin, ez baita pintzelen beharrik, eta makilatxoekin zuzenean margotzen da.