«Viktorino»: berrikuspenen arteko aldeak

t
barne lotura zuzenketa
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (barne lotura zuzenketa)
'''Viktorino''' ('''Marcus Piavonius Victorinus'') [[Galietako Inperioa|Galietako Inperioko]] enperadore bat izan zen, [[269]]tik [[271]] arte (beste iturri batzuen arabera, [[268]]tik [[270]] arte).
 
Viktorino, ziuraski, [[ProvenzaProventza]]ko familia aberats baten semea zen. Bere karrera militar bikaina, Galietako Inperioko lehen enperadore izan zen [[Postumo]]ren erregealdian hasi zuen. Honekin, "tribunus praetorianorum" titulua lortu zuen, eta kontsulorde zen [[267]] edo [[268]]an. Postumo hil eta [[Marko Aurelio Mario]]ren erregealdi laburraren ondoren, bere armada propioak Viktorino izendatu zuen enperadore Augusta Treverorumen ([[Treveris]]). Galia eta Britania probintziek enperadore bezala onartu zuten, ez hala Hispaniak, [[Erroma]]ren agindupera itzuli zena. Viktorino ez zen probintzia hau berreskuratzen saiatu, baina Augustodunum Haeduorumek ([[Autun]]), bere adibidea jarraitzea lortu zuen. Hiria 7 hilabetes setiarazi zuen, eta, azkenean, bere tropek arpilatu zuten.
 
[[270]] amaieran edo [[271]] hasieran, Attitianusen esku hil zen, bere ofizialetako bat, honen emaztea, ustez, liluratu zuena. Bera hil ondoren, bere amak oraindik ere nolabaiteko eragina mantendu zuen, bere jainkotzea bultzatu zuen, eta, militarrak erosiz, [[Tetriko I.a]] Viktorinoren oinordeko bezala izendatzea lortu zuen.