Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t lotura bat egin
→‎Bizitza eta lanak: barne lotura zuzenketa
13. lerroa:
1958an, Espainiako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura Joven lehiaketan. Baina, garai haietan, Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen [[soldadutza]] egin zuen (boluntario); eta, erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz, [[Ascensio Martiarena]]rekin ikasten ibili eta gero.
 
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, Ameriketako [[abstrakzio]]a eta Europako [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik [[Andrea Mantegna|Mantegna]], [[Rembrandt]] eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion [[Paul Cézanne|Cézanne]] batenak edo [[Paul Klee]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Antoni Tàpies|Tàpies]] eta abarrenak eta –[[Cobra mugimendu]]ko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako [[Espresionismo|espresionistenak]] eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.
 
[[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai hartan [[espresionismo]]a landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu du.
37. lerroa:
1984-1985 urteetan, ahalik bizkorrena margotzearren [[tenpera pintura|tenperaz]] eta enbalatzeko kartoietan egiten zituen ''Papiroak'' saileko koadroak, eta leku eskasiaz, batzuk besteekin konparatu gabe biltzen, egin ondoren. Bertso paperetako ziztadaren edo jende ahaldun samarren aurrean igarotzean egin litekeen irri txikiaren kutsua dute. Ordu arteko eta ondorengo koadroek ez bezala, titulua ere badute obra horiek, han edo hemen entzundako zerbaiten zantzua dutenak, gainera: ''Paseo cotidiano del hombre con paraguas, Nació con el pan bajo el brazo'', eta abar.
 
[[Carlos Martinez de Gorriaran]]en iritzian, XX. mendean Euskal Herriko pinturan egin den gauzarik ederrenetakoak dira papiro horiek.
 
Molde berri horietara jotzean, ordea, ez zien betiko uko egin aurreko kolore gorri, beltz, urdin eta hori bizi haiei: inon ezer adierazi gabe, baina 1985etik aurrera, teknika eta modu berrien bila abiatu zen. Tenperak eskaintzen zion aisetasun hura olioak eskaini ote ziezaiokeen probatu nahi zuen orain, horrekin barruko zirrarak bat-batean adieraz ote zitzakeen, alegia. «Olioz pintatzeko, denbora geldiarazi behar izan dut, modu berrietara moldatu, mantsoago eta bizi arnasa gutxiagoz ari. Barruak, ordea, borondateak eta ahaleginak parterik izan gabe, bat-batean eta denboratik at, gauzak ager daitezela eskatzen dit. Horretara ahalik gehiena hurbildu nahirik eta mirari hori nola gauzatuko nabil» zioen, [[Maya Agiriano]]k 1990ean egin zion elkarrizketa batean.