«Arroila»: berrikuspenen arteko aldeak

79 bytes removed ,  Duela 4 urte
bandalismoa
(cnct)
(bandalismoa)
[[Fitxategi:Lower Antelope Canyon 478.jpg|thumb|Antelope arroila, Arizonan.]]
 
'''Arroila'''<ref>''Arroila'' hitzak -[[a itsatsi]]a du ([http://www.euskaltzaindia.net/index.php?sarrera=arroila&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai Hiztegi Batua])</ref> [[haran]] edo pasagune sakon eta estua da, bereziki [[haitz]] artekoa eta [[ibai]] baten jarduerak sortua<ref>{{erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=arroila|izenburua=Arroila|egilea = Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Ibaiek husten duten lekuaren altuera izateko joera dute.<ref>[http://www.mountainnature.com/Geology/Canyons.htm www.mountainnature.com]</ref> eta beraz arroila gehienak [[ordoki]]aren mailatik [[higadura]]ren bitartez sortuak dira.'''
 
'''Ospetsuena eta, [[Groenlandiako Arroila Handia]] topatu arte<ref>{{erreferentzia|egilea= Jonathan L. Bamber, Martin J. Siegert, Jennifer A. Griggs, Shawn J. Marshall eta Giorgio Spada |izenburua= Paleofluvial Mega-Canyon Beneath the Central Greenland Ice Sheet |aldizkaria= Science |data= 2013-8-30| liburukia= 341 |alea= 6149 |orrialdea= 997-999| doi=10.1126/science.1239794}}</ref>, batzuen ustez, luzeena [[Arizona]]ko [[Arroila Handia|Coloradoren Arroila Handia]] da eta bigarrena [[Namibia]]ko [[Visrivier ibaiaren arroila]].<ref name="birdfinder">{{erreferentzia|egilea= Cohen, Callan, Claire Spottiswoode & Jonathan Rossouw |urtea=2006 |izenburua= Southern African Birdfinder |isbn= 1-86872-725-4 |orrialdea= 210}}</ref>. Sakonena, berriz, [[Tibet]]eko [[Yarlung Tsangpoko Arroila Handia]] da, 5.500 metroko sakonera duena.'''
 
[[Arroila-jaitsiera|'''Arroila-jaitsiera''']] '''abenturazko kirol bilakatu da, [[XX. mendea|XX. mendeko]] amaieratik aurrera.'''
 
== '''Ezaugarriak nbbnbh''' ==
 
'''Eskualde [[karst]]ikoetako forma arrunt bat da hori. Arroiletan, ordea, agerian zirkulatzen du urak. Arroila hegal zuzeneko haran bat da, bi kare-haitz plataformaren arteko benetako zerra-ebakia. [[Arroila Handia|Coloradoko Arroila Handia]] da mota honetako formazioen adibide adierazgarriena eta ezagunena.'''
 
'''Isurialdeen gogortasunarengatik eta irazkortasunarengatik gertatzen da, hain zuzen, [[higadura]] gehiena ibilguaren hondoan; hegalek, berriz, oso geldiro eboluzionatzen dute, haran barrenaren aldean. Horma malkartsuak, azpitik janak eta malda gutxiagoko ezpondak izaten dira, elkarren segidan, barreneraino, kare-haitzezko geruzen arabera mailakaturik. Karst lurraldeetan zehar arroilak eratuz igarotzen diren ibaiak alogenoak izaten dira, urruti izaten dute iturburua, eskualde irazgaitzetan, eta kare-haitzezko eskualdetik igarotzean oraindik erabat galdu gabe izaten dute iturburuko uraren parte bat.'''
 
'''Arroilak existitzeko, arroila dagoen kare-harriak lodia behar du izan, ubidearen hondoan eta isurialdeetan azaleratzeko bezain lodi, gutxienez. Bestela, ur lasterrak azpiko geruza irazgaitza (tuparria adibidez) topatzen badu, oso bestelakoa izango da arroilaren bilakaera. Horrelakoetan haranaren hondoa zabaldu egiten da, haitz irazgaitzaren bilakaera oso bizkorra izaten baita uholdeen eraginez. Horrela U motako profil bat sortzen da. Profil mota horretan malkor bertikalek inguratzen dituzte forma zapalak. Malkor horiek paralelo joaten dira atzeratzen. Ur lasterrean gora, Vaucluse iturburu batean bukatzen da harana, kare-harriak eta azpiko geruza irazgaitzak elkar jotzen duten lekuan. Vaucluse iturburuaz goitik, kare-harrizko malkor batek ixten du harana, hondo lehorreko harana eratuz.'''
 
'''Nafarroako lurraldean eta, zehatzago esateko, Nafarroa Hezea deitzen den eskualdean, bada eremu bat kare-harriz, tuparriz eta [[flysch]]ez osatua. Eskualde horren ekialdeko aldean Pirinioetako ohiko haranak diren Irati eta Erronkari haranen arteko egiturak dira azpimarragarrienak, mendebaleko aldean, Kantauri alderako haranetan, Urbasa-Andia, Aralar mendilerroa eta beste txikiago batzuk, Lokiz mendilerroa eta Kodeskoa, esate baterako. [[Urbasa]] mendilerroa, batez ere, [[Urederra]]ren Iturburuko Izadi Erreserba guztiz aipagarria da, [[kareharri]] eremu bereziki ederra delako. Nafarroako lurraldeko beste era bateko egitura karstikoen artean bereziki aipatzekoak dira lurralde horretan diren arroila edo arroila ugariak (Iñarbeko arroila, Gazteluko arroila, [[Arbaiungo arroila|Arbaiungoa]], Benasakoa, Lekunberrikoa, Burgikoa, Txintxurreneakoa, Irunberrikoa, etab.). Txintxurreneako arroila, esate baterako, Urrobi ibaiak ebakitako arroila txikia da, kilometro bateko luzera ingurukoa, ibai horrek kare-harri multzo handi bat igarotzean ebakia. Kare-harriz eta dolomiaz eratuak ditu hormak , 30-50 metro inguruko altuera dutenak. Horma horietan kobazulo eta erlaitz asko dira , hegaztiek habiak egiteko aproposak.'''
 
== '''Erreferentziak''' ==
{{lur}}
{{erreferentzia zerrenda}}