Iñaki Perurena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
[[Martin Garziarena|Martin Gartziarena]] aizkolariaren iloba da.<ref name=":0">http://www.fonoteka.com/eu/bildumak/1098/5367</ref>
 
Haurtzarotik harri-jasotzeko zaletasuna zuen arren, etxean ez zuten nahi, eta hasieran ezkutuka ibiltzen zen<ref>Ritxi LIZARTZA: [http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/artikulua?gid=125535 Iñaki Perurena: "Harria izan da Euskal Herria ezagutzeko modu bat"] hABE, 315. alea (2001eko ekaina)</ref>. [[Aizkora proba|Aizkoran]] ere hasi zen, eta 16 urterekin gazte mailako txapela irabazi zuen<ref name=aun/>. Hogei urte inguru zituela, harri-jasotze apustuak alde batera utzi zituen, "''kirola apustua baino nahiago zuelako''". Handik aurrera, harri handiekin markak egiten jardun zuen<ref>[http://www.argia.com/argia-astekaria/1135/inaki-perurena-jendeak-seguru-bezala-jotzen-dik-300koa-hori-txarra-da Iñaki Perurena: "Jendeak Seguru Bezala Jotzen Dik 300koa; Hori Txarra Da"] Josu Landaren elkarrizketa. Argia, 1135. alea (1987-01-25)</ref>. Erakustaldiak ere, ugari egin ditu, bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo ([[Japonia]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], esate baterako). Hizlari aparta izanik, lan handia egin du harriaren mundua ezagutarazten. Asmo horrekin, 2009an Leitzako Gorrittenea baserrian, [[Peru Harri museoa]], harriari, herri kirolari eta Euskal Herriko kultura eta historiari eskainitako museoa ireki zuen<ref>Gurutze PIKABEA: [http://www.ttipi.net/berriak/peru-harri-harriak-ere-mintzo-diren-tokia?p=90 Peru-harri: harriak ere mintzo diren tokia] Ttipi ttapa (2010-06-22). Ttipi.net </ref><ref>Erkuden RUIZ: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-08-26/038/005/Harriak_mito_bihurtu_dira.htm Harriak mito bihurtu dira] Berria (26-08-2009). Berria.info </ref>.
 
1999an [[Nafarroako Gobernua]]k Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko Domina eman zion. 2011n [[Lizarra]]ko Irujo Etxea Elkarteak emandako Manuel Irujo saria jaso zuen<ref>[http://www.udalbide.net/eu/noticias/detalles/inaki-perurenak-manuel-irujo-saria-jaso-du/id:851 Iñaki Perurenak Manuel Irujo saria jaso du] Udalbide.net</ref>.