Nerbio-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
SOOY LAA JAASSH
1. lerroa:
AYY MAAYY SOY LA JAASSH
[[Fitxategi:Nervous system diagram unlabeled.svg|thumb|Giza nerbio-sistema]]
'''Nerbio-sistema''' animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema konplexua da. ''Mikroskopikoki'', bi atal nagusi ditu: [[Neurona]]k eta [[glia]].
 
''Makroskopikoki'', nerbio-sistema '''zentrala''' eta '''periferikoa''' desberdintzen dira.
 
Gizakiengan [[organo]] hauek ditu barne nerbio-sistema: [[Entzefalo]]a, [[entzefalo enbor]]ra, [[bizkarrezur-muin]]a eta [[nerbio periferiko]]ak.
 
== Atal mikroskopikoa ==
=== Neuronak ===
{{sakontzeko|Neurona}}
Nerbio sistema osatzen duen unitate morfologiko eta funtzionala. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu ''soma edo gorputza'' eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak.
 
==== Anatomia ====
 
* Soma: Neuronaren zelula-gorputza da. Zelulen ohizko funtzioak betetzeaz gain, neurotransmisore peptidikoak sintetizatzen ditu, axoi-bukaeretara eramateko ondoren. Dendritak bezala, beste neuronengandik seinaleak jasotzeko gaitasuna du.
 
* Dendritak: Somatik hazten diren luzakin hauek beste neuronen axoi-bukaerekin egiten dute topo, bertan sinapsia eginez eta estimulua jasoz. Kasu batzuetan dendritek seinalea beste neurona batera eraman dezakete (sinapsi dendrodendritikoen bidez). Dendritek plastizidade handia dute, estimulu ugari jasotzen dituzten zeluletan hauek hazi eta biderkatu ohi dira, kontaktuan dauden neuronekin komunikazioa indartuz.
 
* Axoia: Soka antzeko luzakina da, bakarra neurona bakoitzeko. Seinalea somatik hurrengo zelularen dendrita edota somara bihaltzen du, akzio-potentziala izeneko prozesuaren bitartez. Axoia mielinizatua edo mielinagabea izan daiteke, diametro gutxiko axoietan mielinarik agertzen ez delarik. Axoi multzoek nerbioak osatzen dituzte SNP-an, eta luzera handikoak izan daitezke. Axoiak axodendroi edo axoi-bukaera du muturrean, zuhaitzen adarren tankerako egitura, adar bakoitzaren amaieretan botoi terminala dagoelarik. Bertan gertatzen da sinapsia beste zelulen dendrita edo somekin. Botoi terminaletan neurotransmisore ez-peptidikoak sintetizatzen dira.
 
==== Sailkapena egituraren arabera ====
 
* Unipolar edo Pseudounipolar:
Luzakin bakarra dute, bertatik norantza aurkako bi adar hazten dira, dendrita eta axoi funtzioa betetzen dutenak. Neurona sentsorialak dira, hortaz Nerbio-Sistema-Periferikoaren parte dira, bere gorputz multzoek ganglioak osatuz. Dendritak zentzuetatik datorren seinalea jasotzen du, eta honek luzakin bakarra eta gorputzetik igaro ondoren axoiaren aldetik irten egiten du, bizkarrezur-muineruntz.
 
* Bipolar:
Dendrita bakarra eta axoi bakarra somaren aurkako aldetatik irtetzen dira. Begiko betsarean (erretina) oso ugariak dira.
 
* Multipolar:
Bi dendrita baino gehiago dituztenak. Bi mota daude:
-Golgi I: axoi luzedunak, seinalea urrun eramaten dute. Adibidez zelula piramidalak (garun azalean) eta purkinje zelulak (zerebeloan).
-Golgi II: axoi motzekin, inguruko neuronekin komunikatzeko. Adibidez izar-zelulak (garun azalean, zerebeloan, hipokanpoan).
 
==== Sailkapena funtzioaren arabera ====
* Neurona aferentea:
Nerbio Sistema Periferikoan daude.Zentzumen-errezeptoreetatik datorren informazioa NSZ-ra daramate, bidean zehar informazio hau zertxobait prozesatzen dute.
* Neurona eferentea:
Nerbio Sistema Periferikoan daude. NSZ-tik giharre eta guruinetara aginduak eramaten dituzte.
* Interneurona:
Nerbio Sistema Zentralean daude. Aferente eta eferenteen artean kokatuak, lehenengoek jasotako informazioa prozesatzen dute, prozesu honen emaitza bigarrengoek bete dezaten.
 
==== Sailkapena efektuaren arabera ====
* Neurona kitzikatzailea:
Beraien helburu neuronak (bere seinalea jasotzen dutenak) kitzikattzen dituzte. NSZ-ean glutaminergikoak izan ohi dira, hau da, glutamato neurotransmisorea erabiltzen dute sinapsietan; Motoneuronak aldiz, giharreak kitzikatzen dituztenak, kolinergikoak dira (azetilkolina).
* Neurona inhibitzailea:
Helburu neuronak inhibitu egiten dituzte. Garuneko zenbait egituren irteera seinalea beti inhibitzailea da (neostriatum, globus pallidus, cerebellum). Neurotransmisore inhibitzaile nagusiak GABA eta glizina dira.
* Neurona modulatzailea:
Beste neurona edo neurona multzoa estimulatu ordez, bi neuronen arteko komunikazioa aldatzen du. Neurona modulatzaileek sinapsi axo-axonikoa erabiltzen dute, eta dopamina, azetilkolina eta serotonina neurotransisoreak nagusiki.
 
==== Sailkapena deskarga-patroiaren arabera ====
* Tonikoa edo buruxka (espiga) erregularrekoa, zenbait neurona beti ari dira bulkadak sortzen.
* Fasikoa, bulkada-sortak eragiten dituenak.
* Buruxka azkarrekoa, hauek kitzikatzerakoan bulkada asko ematen dituzte oso denbora gutxian.
* Buruxka motzekoa, akzio potentzial motzak erabiltzen dituzte axoietan, besteekin konparaturik.
''Oharra: Buruxka hitzak gaztelerazko espigari (spike) egiten dio erreferentzia, eta akzio potentzialean gertatzen den polarizazio inbertsioa du esanahi, elektrograman muino itxura duelako.''
 
=== Gliak ===
{{sakontzeko|Glia}}
 
Neuronak baino hamar aldiz ugariagoak diren zelula laguntzaileak. Egitura eutsi, neuronak elikatu, homeostasia mantendu, mielina sortu eta babesa ematen dute besteak beste. Honetaz gain, garapenean parte hartzen dute, neurona gazteak kokapen egokira gidatuz; axoi eta dendriten haziera kontrolatzen dute haziera-faktorea askatuz. Ezagutu berri da sinapsietan parte hartzen dutela neurotransmisoreak ezabatuz; egitura presinaptikoan eragina dutela ATP bezalako faktoreen bidez, eta neurotransmisoreak sortzeko gaitasuna dutela. Azken ikerketen arabera glia eta neuronek lehen uste baino antza handiagoa dute.
 
* Astrozitoak:
Nerbio-Sisteman zelula ugarienak, izar itxura ematen dieten luzakin ugari dituzte. Neurona eta odol-kapilarren tartean daude eta odol-korrontetik neuronetara zeharkatzen duten osagaiak filtratzen dituzte. Sistema honi langa hematoentzefalikoa deritzo, eta nerbio ehuna odoleko zenbait gaietatik babesteko helburua du. Hontaz gain, espazio sinaptikoan askatzen diren neurotransmisoreak ezabatzen dituzte, behin sinapsia gertatu ondoren.
 
* Oligodendrozitoak:
Zelula honek NSZ-ko neuronen axoiak mielinizatzen ditu. Zelula-mintza hainbat lekutan luzatu eta inguruko axoi zati baten inguruan biltzen da, mielina-zorroa osatuz. Mielinadun axoi batek (badira ere mielina gabekoak) oligodendrozito ezberdinen mielina-zorroak jasotzen ditu, eta estaldura koipetsu honen helburua axoian zehar doan akzio-potentziala azkarrago eta eraginkorragoa izatea da.
 
* Schwann-zelulak:
Oligodendrozitoak bezala, baina Nerbio-Sistema-Periferikoan dauden axoiak mielinizatzen dituzte. Schwann-zelula bakoitzak axoi bakarra mielinizatzen du, eta nerbioa (axoia bera) mozten denean, hau berregiten laguntzen du. Nerbioa garbi hausten bada, axoia deskonposatu egiten da, beharrezko gaiak zelula gorputzetik jasotzen baititu, eta neuronak axoi berria luzatu behar du. Schwann-zelulek desagerutako axoiaren bidea gordetzen dute, nerbio berria garatu arte.
 
* Mikroglia:
Tamaina txikiko zelulak dira eta forma ezberdinak dituzte. Nerbio-Sisteman dauden zelula kopuruaren %15 inguru mota honetakoak dira. Babes funtzioa dute(makrofagoak), zelula hondakinak eta habar fagozitatuz. Zelula mota hauek odoleko globulu zuriak omen ziren jatorriz. Mugikorrak dira eta ezbeharra gertatzen denean bidertzeko gaitasuna dute.
 
== Atal makroskopikoak ==
=== [[Nerbio-sistema zentral]]a ===
* [[Entzefalo]]a:
** [[Garun]]a.
** [[Garuntxo]]a edo Garuñoa.
 
* [[Entzefalo enbor]]ra:
** [[Mesentzefalo]]a
** [[Bizkarrezur-erraboil]]a.
** [[Protuberantzia]].
 
* [[Bizkarrezur-muin]]a edo Ornomuina.
 
=== [[Nerbio-sistema periferiko]]a ===
* [[Nerbio kraneal]]ak
* [[Nerbio muin]]ak
 
== Sailkapena ==
 
Nerbio-sistema funtzioaren arabera atal desberdinetan sailkatzen da:
* [[Nerbio-sistema somatiko]]a
* [[Nerbio-sistema autonomo]]a edo begetatiboa
** [[Nerbio-sistema sinpatiko]]a
** [[Nerbio-sistema parasinpatiko]]a