Teresa Ávilakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
[[1528]]an, 13 urte zituela, ama hil zitzaion. Garai hartan, lehengusu bat gorte egiten hasi zitzaion eta aitak, harreman hori begi txarrez ikusirik, Àvilako Nuestra Señora de la Gracia komentuan sartu zuen [[1531]]ean. Han hasi zen kontuan hartzen moja sartzeko aukera<ref name="teresa"></ref>. 1535ean, aitaren nahiaren aurka, bere jaioterriko komentu karmeldarrean sartu zen eta bi urte geroago nerbio-krisi sakona jasan zuen. [[1539]]. urtearen erdialdean sendatu zen, [[Josef Nazaretekoa]]ren laguntzari esker, haren esanetan<ref name="carmel">{{erreferentzia|izena= Santa Teresa de Jesus|abizena= |url= https://books.google.com.ar/books?id=jy6zBQAAQBAJ&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false |izenburua= Libro de la Vida I. Relato autobiográfico |bilduma= Ediciones Rialp| argitaletxea= books.google.com.ar|sartze-data = 2016-02-28}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Rom, Santa Maria della Vittoria, Die Verzückung der Heiligen Theresa (Bernini).jpg|thumb|250px|<small>''Santa Teresaren estasia'', [[Gian Lorenzo Bernini]]ren eskultura, [[1652]].</small>]]
[[1542]]an [[Jesukristo]] agertu zitzaiola aitortu zuen, eta [[1544]]an behin betiko konbertitu zen. Handik aurrera [[estasi]] eta [[mistizismo|esperientzia mistiko]] ugari izan zituen<ref name="teresa"></ref>. [[1558]]. urtetik aurrera, [[Karmeldar]] Ordenaren erreforma eta jatorrizko arauen araberako kontenplazio bizitza gogorra eskatzen hasi zen. [[Pio IV.a]]ren baimena jaso ostean, [[1562]]an San José komentua sortu zuen, Àvilan bertan, Karmeldar Oinutsen lehen komentua.
 
Karmeldar Oinutsek aurreko Karmeldarrek baino arau zorrotzagoak zeuzkaten, eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. [[Joan Gurutzekoa]]ren laguntzarekin, erreforma Karmeldar fraideetara ere hedatu zen, eta behin ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen [[Gaztela]] eta [[Andaluzia]]n zehar bereziki. [[1575]]. urtean, Karmeldar Oinetakodunek eginiko presioak zirela eta, komentu batera erretirau behar izan zuen. [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] ekimenei esker [[1580]]. urtean [[Gregorio XIII.a]] Aita Santuak onartu egin zuen Karmeldar Oinutsen ordena.
 
Denetara 17 komentu sortu zituen: Ávila (1562), [[Medina del Campo]] (1567), [[Malagón]] (1568), [[Valladolid]] (1568), [[Toledo]] (1569), [[Pastrana (Guadalajara)|Pastrana]] (1569), [[Salamanca]] (1570), [[Alba de Tormes]] (1571), [[Segovia]] (1574), [[Beas de Segura]] (1575), [[Sevilla]] (1575), [[Caravaca de la Cruz]] (1576), [[Villanueva de la Jara]] (1580), [[Palencia]] (1580), [[Soria]] (1581), [[Granada]] (1582) eta [[Burgos]] (1582)<ref name="teresa"></ref>.
 
[[1582]]ko urriaren 4an hil zen [[Alba de Tormes]] hirian ([[Salamancako probintzia|Salamanca]]). [[1614]]an [[Paulo V.a]]k dohatsu izendatu zuen, [[1622]]an [[Gregorio XV.a]]k santu egin zuen eta [[1970]]ean [[Paulo VI.a]]k, [[Katalina Sienakoa]]rekin batera, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoko]] lehen emakume doktore izendatu zuen.
33 ⟶ 34 lerroa:
 
== Ospakizuna ==
Bere jaieguna urriaren 15ean ospatzen da, hil zen urte berean [[Gaztela]]n [[gregoriotar egutegia|egutegi gregoriotarra]] abian ipini zelako eta egutegi berri horrekin bereharen heriotz eguna urriaren 4a izan beharrean 15a zelako.
 
== Erreferentziak ==