Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

t
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Ezkontzak eta ondorengoak: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Valoiskoa (1546-1568)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa:
Izan zuen lehen liskarra [[Alpujarretako altxamendua]] izan zen. [[Morisko]]en integrazioa zaila zenez gero, [[1567]]an beren [[Islam|erlijioari]], [[arabiera|hizkuntzari]] eta ohiturei uko egitera behartzen zituen dekretua eman zen (1567ko berrespen pragmatikoa). Horri erantzunez, [[1568]]ko [[eguberria|eguberrietan]] Granada eta Almeriako moriskoak matxinatu ziren. [[Alpujarra|Alpujarretan]] tropa kristauei aurre egin zieten, baina [[1570]]ean [[Flandria|Flandestik]] iritsitako erregimentuek, [[Joan Austriakoa]] buru zutenek, altxamendua zapaldu zuten<ref>Federico ORTEGA: [http://www.lasalpujarras.org/moriscos/index.htm La guerra de los moriscos en las Alpujarras] Lasalpujarras.org</ref>.
 
[[Antonio Perez]], Filipe II.aren idazkari izandakoarena, kontuzko arazoa izan zen. [[1579]]an Perez eta [[Ana de Mendoza (Eboliko printzesa)|Eboliko printzesa]] atxilotuak izan ziren, [[Juan de Escobedo]], [[Joan Austriakoa]]ren konfiantzazko gizona, hil izana leporatuta. Antonio Perez 11 urtez espetxean egon zen, baina [[1590]]eko apirilean Madrildik [[Aragoi]]ra ihes egitea lortu zuen. Han, Aragoiko gorteen babesa eskuratu ostean, Escobedoren hilketan Filipe II.a ere nahasirik zegoela salatu zuen. [[1591]]ko maiatz eta irailean Inkisizioa atxilotzen saiatu zen arren, [[Zaragoza]]ko herritarrak bere alde altxatu ziren. Azkenik, azaroan Frantziara ihesi joan zen<ref name=britbrit2>Helmut Georg KOENIGSBERGER: [http://www.britannica.com/EBchecked/topic/451414/Antonio-Perez Antonio Pérez] 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 14an begiratua.</ref>.
 
== Kanpo politika ==
41.947

edits