Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak. [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin]], askoz boteretsuago suertatu zen [[bizantziar Inperioa|zutik zirauen Inperioaren]] hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarren [[ikonoklasiaren krisialdia]]rekin ([[726]]-[[843]]), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]] gertatzerakoan ([[1054]]an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.
 
Hori bezain garrantzitsua [[liturgia]] bakarra ezartzeko auzia da. Izan ere, tokian tokiko elizak bere usadioak zituen ekitaldi kristauak ospatzerakoan. [[Irlanda]]ko liturgiak [[BazkoaPazkoa]] beste data batean kokatzen zuen, eta [[Britainia Handia]]n ere eragin handia izan zuen [[Whitbyko sinodo]]ra arte ([[664]]). Kristautasuna hedatu ahala (batik bat erresuma anglo-saxoietan eta [[frankoak|frankoen]] artean), Erroma saiatu zen Elizako ohitura orok bat egin zezan, besteak beste, bere nagusitasuna bermatzeko.
 
Elizak beste oztopo bat botere laikoetan topatu zuen, Aita Santuaren eraginari aurre egin baitzioten, nork bestearen aferetan eskua sartu nahi baitzuen bere kasa zuzentzeko. Esaterako, lonbartar erregeek Erroma azpiratu nahi zuten. Hori zela eta, Aita Santuak Karolingiarrengana zuzendu ziren laguntza eskean [[VIII. mendea]]ren erdialdean. Elkarrenganako laguntza honen ondorioz, mendebaldean inperioa sortu zen berriro [[Karlomagno|Karlos Handiarekin]] ([[800]]). Hala ere, Enperadorearen eta Aita Santuaren paperak ez zeuden zehaztuta. Hastapenean, Aita Santuaren eragina atera zen kaltetuta, baina geroago [[enperadore]] titulua desagertu egin zen, hain ahulduta zegoen eta. [[X. mendea|X.]], [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mendea|XII. mendeetan]] elizan barnan hainbat erreforma gailenduta, Aita Santuaren papera indartu zen. [[Inbestiduren auzia|Inbestiduren Auzia]] deritzon prozesuan, germaniar Enperadoreari aurre egin zion. [[XIII. mendea]]n botere erlijiosoak garaitu zuen, hein handi batean eskumikatzeko gaitasunari esker, baita [[gurutzadak]] eta lortutako benetako boterea eta aberastasuna zirela-eta ere. [[Inozentzio III.a]]k, bere agintaldian ([[1198]]-[[1216]]), ''[[Dictatus Papae]]'' izeneko [[bulda]]n ezarritako printzipioak ([[1075]]), pontifize-teokrazia zeritzona, abian jarri zituen.