Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bandalismoa
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
== Erdi Aroko zibilizazioa ==
=== Erdi Aroko Mendebaldea ===
Mendebaldea esaterakoan, Erdi Aroan, lekua baino, [[zibilizazio]]a adierazi nahi da. Mendebaldea [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromako kristautasunaren]] eremua da, [[latin]]a hizkuntzaerlijio erlijiosoahizkuntza duena. [[Mendebaldeko Europa|Europako mendebaldearekin]] bat egin lezake ([[Europa]] hitza bera [[Pizkundea]] aurretik oso gutxitan erabili bazen ere), [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Erromatar Mendebaldeko Inperioarekin]] guztiz bat egin gabe. Ekialdeko mugak lausoak ziren, eta aroan zehar mugitu ziren. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zismaren]] ostean ([[1054]]) batik bat, Mendebaldea eta [[Bizantziar Inperioa]] bereizi ziren, zio politikoengatik erlijiosoengatik baino. Banantze horrek [[kristautasun]]aren lehenengo bi adarrak, eliza katolikoa eta [[eliza ortodoxoa|ortodoxoa]], ekarri zituen. Haustura [[1204]]an areagotu zen, [[Konstantinopla]] bizantziar hiriburua [[Gurutzadak|gurutzatuek]] hartutakoan [[Laugarren Gurutzada|IV. Gurutzada]]n.
 
Hortaz, Mendebaldea, Erdi Aroan, erromatar kristautasunarekin dago lotuta ezinbestez. Gerra eta misioak zirela kausa, Erdi Aroan zehar hedatu zen eremu hori Europan bertan. [[XVI. mendea]]n, kontinente zaharretik kanpora ere zabaldu zen egin ziren aurkikuntza handiak zirela eta ([[Amerikaren aurkikuntza|Amerika]], [[India]]rako bidea...). Hala eta guztiz ere, Erdi Aroko mendebalde hori ez zen guztiz batutako [[kultura]] eremua. Izan ere, hizkuntza- eta politika-bereizketa ugari egon bazeuden, [[inperio]]a ezartzeko saioak gorabehera. Gainera, latinetik eratorritako hizkuntzak garai honetan garatu ziren. XVI. mendean, [[protestantismo]]aren sorrerarekin, batasun erlijiosoa ere hautsi zen.