«Pablo Berasaluze»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
 
'''Pablo Berasaluze Zabala''', [[pilota]] arloan '''Berasaluze II.a''' deituraz ezaguna ([[Berriz]], [[Bizkaia]], [[1977]]ko [[irailaren 15]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Asegarce]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,74 metro luze da, eta 79 kilo pisatzen du. Estreinako partida [[1998]]ko [[otsailaren 28]]an jokatu zuen, [[Bergarako udal pilotalekua]]n. Pilotari profesionaltzat egindako ibilbidearen zatirik handienean, '''Berasaluze VIII.a''' kirol izenaz izan da ezaguna, eta 2013ko martxoan bihurtu zen Berasaluze II.a, Asegarcerekiko kontratua 2016 arte luzatzearekin batera.<ref>[http://www.asegarce.com/eu/noticias/berasaluze-viii-cambia-nombre-deportivo-6279.html «Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a izango da hemendik aurrera»], Asegarceren webgunea, 2013-03-14.</ref> Aita omendu nahi izan du, haren kirol izena hartuta. Horrez gainera, '''''Pablito''''' goitizenaz ere ezaguna da.<ref name=MikelGarcia>Mikel GARCIA IDIAKEZ: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2365/pablo-berasaluze «Pablo Berasaluze: "Sakrifizio eta lan askorekin, lehen mailara bueltatzea lortu nuen"»], ''Argia'', 2365. zenbakia, 2013-04-21.</ref> Egiten dituen erasoko jokaldi ikusgarriengatik eta beti onena ematen saiatzeagatik karismazaleek handikooso jokalariamaitatua, ezbereziki Bizkaian. Izan ere, erreferente bat izan da Bizkaian.<ref>Imanol {{larritxo|Magro Eizmendi}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/026/001/2016-02-25/urrian_gordeko_du_pintzela.htm «Urrian gordeko du pintzela»], ''Berria'', 2016-02-25.</ref> Ez du txapelketa nagusirik irabazi, baina beti aritu da onenekin lehian. 2016ko urrian erretiratuko dela iragarri du.<ref>[http://www.eitb.eus/eu/kirolak/pilota/osoa/3861670/pablo-berasaluzek-bere-agurra-iragarri-du/ «Pablo Berasaluzek bere agurra iragarri du»], ''EITB.com'', 2016-02-24.</ref>
 
[[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|Binakako txapelketako]] hiru final jokatu ditu eta hirurak galdu:<ref>{{es}} [http://www.eitb.eus/es/deportes/pelota/detalle/3861616/el-pelotari-pablo-berasaluze-anuncia-su-adios/?utm_campaign=General&utm_medium=RSS&utm_source=Pelota «Pablo Berasaluze anuncia su adiós»], ''EITB.com'', 2016-02-24.</ref>