Basurtuko Unibertsitate Ospitalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
 
== Historia ==
[[Enrique Epaltza]] arkitektoak diseinatu zuen eta [[Bilbo]]ko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, [[XX. mendea]]ren hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean [[Jose Maria Gurtubay]] eta [[Casilda Iturrizar]]. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.
 
Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren [[1897]]. urtean. Hiru urte beranduago, [[1900]]ean, eraikitze lanak hasi ziren eta [[1908]]ko [[azaroaren 11]]n ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da [[Bami eraikina|Bami Eraikinaren]] eta Ospitalearen artean.