«Bankuaren gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

(Epea xuxen)
[[Fitxategi:JacksonAssassinationAttempt.jpg|thumb|right|Richard Lawrencek egindako Jacksonen kontrako hilketa ahalegina (1835ko koadroa)]]
===Jackson eta bankua, elkarren aurka===
1829an, Andrew Jackson jenerala aukeratu zuten Estatu Batuetako presidente; Bankuaren kontrakoa zen Jackson. Estatu Batuetako Bigarren Bankua ez zen gobernuarena, pribatua baizik. Horrenbestez, Andrew Jacksonek konstituzioz kanpokotzat zeukan (monopoliotzat), finantzetako handikien talde baten onuran jokatzen ari zelakoan, eta ez herriaren alde, hauteskunde-kanpainetan esku hartuz eta Bankuaren aldeko legeak egiteko diputatuak erosiz.<ref name="Meacham, 53. or.">Meacham, 53. or.</ref> Berehala Jacksonek presidentetzatik urruntzeko kanpaina latzei egin zien aurre (bere eta emaztearen kontrako irainak ere tartean).
 
1828ko azaro-abenduko hauteskundeen lehia gogorra eta pertsonala izan zen, Jacksonek aurrean [[Henry Clay]] hautagai Nazional Errepublikanoa zuela (Alderdi Errepublikanoaren fakzioetako bat). Aldiz, Jackson atera zen garaile gehiengo zabal batez. Ahaleginak izan zuen bere zigorra, Jacksonek oso maite zuen emaztea hil baitzen presidente izendatu baino justu lehenago, abenduaren 22an (ofizialki bihotzekoak jota).<ref name="Meacham, 4-6. or.">Meacham, 4-6. or.</ref> Jacksonek bere etsaiei leporatu zien Rachel Donelson Jackson emaztearen heriotza, eta hilketatzat jo zuen.