Frantziako Hirugarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Mapak LEHEN Mundu Gerraren aurreko Frantzia erakusten du, ez Bigarrenaren aurrekoa. Horrez gain, zenbait txikikeria zuzendu ditut.
63. lerroa:
Oposizioan geratu zen [[Georges Clemenceau]]<nowiki/>ren ezker erradikala eta [[sozialismo]] zatikatuaren parte handi bat beretu zuen.
 
Oportunistek errejimenaren liberalizazioa gobernatu zuten. Arian-arian hainbat askatasun mota aldarrikatu zuten –prentsarena, biltzekoa, alkateak hautatzekoa–, eta sindikatuak legeztatu zituzten. Sozialismo [[iraultza]]ilearen goraldia zela eta –[[Panamako kanala]]ren edo [[Dreyfus afera|Dreyfus kasua]]ren eskandaluen artean–, gizarte auzia lehen planora pasa zen. Ugazaben paternalismoa eta katolizismo soziala izan ziren klase nagusien erantzuna.
 
Gudarostea errepublikar [[abertzaletasun]]aren estandartea zen eta frantses inperialismoa bideratzen zuen: harekiko adeitasunak [[Georges Boulanger]] generalaren jarduera politikoa lagundu zuen. Gerra ministro horrek ia-ia Alemaniaren aurkako beste gerra batean sartu zuen Frantzia. [[Boulangerismo]]a deituriko mugimendu populista eta nazionalista hark sortzaileak baino bizialdi luzeago izan zuen.
 
== Errepublika erradikala (1899-1914) ==
[[XIX. mendea]]ren amaieran bi bloke handitan biltzeko joera agertu zuen Frantziako politikak. Eskuindarrenak, alde batetik, kontserbadore, monarkiko eta katolikoak bildu zituen ordenaren balioen inguruan (militarismoa, klerikalismoa). Bestetik, ezkerreko blokeak errepublikarrak, erradikalak eta sozialistak bildu zituen, balio errepublikar demokratikoen defentsan.