Legamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
 
== Legamien erabilera edari alkoholikoen industrian ==
 
''[[Saccharomyces cerevisiae]]'' espezieko milioika legamia (onddo mikroskopiko zelulabakarrak) deshidratatu ondoren geratzen den hauts lehorra da garagar-legamia.
 
Legamia horiek guztiak izugarri ugaritzen dira garagardoaren ekoizpenean eta, ondoren, garagardo horren heltze- eta biltegiratze-prozesuan, tankearen azpialdean pilatzen dira. Horiek garbitu eta lehortu ondoren, prest dago gehigarri dietetikoa kontsumorako. Garagardotik lortua bada ere, ez du alkoholik.
 
 
Garagar-legamian proteinak dira nagusi, horietatik % 33 kalitate biologiko altukoak, eta aminoazido esentzial guztiekin.
 
 
[[Bitamina|Bitaminei]] dagokienez, baditu [[B taldearen bitaminak]], baita [[B12 bitamina]]ren kantitate txiki bat ere. Azken hori animalia-jatorriko produktuetan soilik topatzen da; hori dela eta, begetarianoentzat osagarri egokia da.
 
 
[[Kaltzio]]aren xurgapenean parte hartzen duen [[D bitamina]] ere badu. Beraz, [[osteoporosi]]-arazoak dituztenek esneari garagar-legamia apur bat gehituta, kaltzio gehiago xurgatuko lukete.
 
 
Gatz mineral gehienak ditu, gehixeago edo gutxixeago, baina nabarmentzekoak dira [[burdina]], selenioa (antioxidatzailea eta [[minbizi]]aren aurkakoa) eta [[kromo]]a ([[diabetes|diabetearen]] eta arterosklerosiaren aurkakoa).
 
 
Ez du ia koiperik, baina koipeen familiako azido alfa-lipoikoa du, antioxidatzaile indartsua. Azido alfa-lipoiko horren estraktuak gehigarri gisa erabiltzen dira [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESaren]] tratamentuan, antioxidatzailea, bizigarria eta [[immunitate-sistema]]ren estimulatzailea delako.
 
== Kanpo loturak ==
 
 
{{commonskat}}