Manuel Ponce: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q360206 orrian
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:ManuelMPoncetombDoloresDF.JPG|thumb|alt=|Manuel María Ponceren hilobia, Mexikon]]
 
'''Manuel María Ponce Cuéllar''' ([[Fresnillo]], [[Zacatecas]], [[1882]]ko [[abenduaren 8]]a - [[Mexiko Hiria]], [[1948]]ko [[apirilaren 24]]a) Mexikoko musikagilea izan zen. Mexikon, Berlinen eta Bolonian egin zituen musika-ikasketak. Mexiko Hiriko Kontserbatorio Nazionaleko irakaslea izan zen (1909-1915 eta 1917-1922), eta 1934-1935 urteetan, kontserbatorio horretako zuzendari. Mexikar kutsuko erritmoz eta harmoniaz betetako musika-lanak idatzi zituen: pianorako kontzertu bat, eta ''Estrellita'' eta ''La pajarera'' kantuak, adibidez. Geroago, [[Paul Dukas]] frantses musikagilearekin ikasi ondoren, Ponceren musika aldatu egin zen, eta zertzelada inpresionistak erabiltzen hasi zen. Musika-lan nagusiak Parisen egindako egonaldiaren ondoren idatzi zituen. Garai hartakoak dira ''Chapultepec'' (1929) eta ''Ferial'' (1940) orkestrarako, eta [[Andrés Segovia]]ri eskainitako ''Concierto del sur'' (1941), gitarrarako eta orkestrarako. Beste obra batzuk: 24 preludio gitarrarako, 5 sonata gitarrarako, 2 piano-kontzertu, biolin-kontzertu bat, eta ehundik gora kantu eta pianorako lan.
 
== Erreferentziak ==