Lorscheko abadia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
| Arriskua =
}}
'''Lorscheko abadia eta monasterioa''' ([[aleman]]ez ''{{lang-de|Reichsabtei Lorsch''}}, [[latin]]ez ''{{lang-la|Laureshamense Monasterium''}}) [[Alemania]]ko [[Hessen]] estatuko [[Darmstadt]] hiritik gertu dagoen Lorsch herriko abadia famatua da, [[UNESCO]]k 1991ean [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendaturikoa. [[Inperio Karolingioa|Karolingiar Inperioko]] monasteriorik ezagunena izan zen. Gaur egun hondarrak baino ez daude, horien artean ondoen gorde dena sarrerako eraikina da, [[karolingiar arkitektura]]ren erakusgarri nagusietakoa.
 
== Historia ==
19. lerroa:
Cancor noble [[frankoak]] eta bere ama Williswindak jaso zuten 764ean eliza partikular izateko eta ''Laurissa'' izena eman zioten. Hasieran [[Petri (apostolua)|San Petriren]] omenez sagaratu bazuten ere, Cancorren iloba Chrodegangek [[Paulo I.a]] Aita Santuari San Nazarioren erlikiak eskatu zizkion eta 765ean lurperatu zuten Lorschen, eta elizaren ondoko abadiak San Nazarioren izena hartu zuen. Chrodegang [[Metz]]eko apezpikua zenez bere anaia Gundeland jarri zuen abadiaren agintari, berarekin 14 monje [[beneditar]] zituelarik.
 
774ean [[Mainz|Maguntziako]]eko apezpikuak [[Karlomagno]] beraren aurrean sagaratu zituen eliza, abadia eta monasterioa "San Petri, San Paulo eta San Nazarioren omenez". San Nazariok mirariak egin zituela zabaldu zen eta erromes ugari hasi zen Europa osotik etortzen, eta bederatzi mendetan zehar Lorscheko liburutegia Alemaniako kultura zentru nagusietakoa bihurtuz joan zen. Aita Santuek gainera eskubide ugari eta lurjabetza handiak eman zizkioten abadiari [[Alpeak|Alpeetatik]] [[Ipar itsasoa|Ipar Itsasoraino]]. Abadia ''Reichsabtei'' izendatzera iritsi zen (enperadoreak bakarrik agintzen zuen bertan eta bi enperadore karolingiar bertan lurperaturik daude.
 
[[Fitxategi:Closter Lorsch (Merian).jpg|thumb|left|250px| Lorscheko abadia, 1655 urtean]]
46. lerroa:
[[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Alemanian]]
[[Kategoria:Karolingiar arkitektura]]
[[Kategoria:Abadetxeak]]
[[Kategoria:Alemaniako monasterioak]]