Genetika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.142.227.98 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
20. lerroa:
 
== Gene-transmisioa ==
[[Zelula]] bakoitza beste baten zatiketaren ondorioa da. [[Gizaki]] bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten [[zigoto]]aren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira. Zigotoa [[obulu]] baten eta [[espermatozoide]] baten elkarketaz sortzen da. Gene materialaren osaera berdina da zigoto batetik eratorritako zelula gehienetan (non eta ez den mutaziorik gertatu). Goi-mailako organismo baten zelula bakoitza egitura txiki ugari dituen gelatina antzeko material batez osatua dago, [[zitoplasma]]z osatua. Gai zitoplasmatiko horrek konkor txiki moduko bat biltzen du: nukleoa. Nukleo bakoitzak harizpi gisako kromosoma oso txikien kopuru jakin bat du. Organismo bakun batzuek (alga batzuek eta bakterioek, esate baterako) ez dute nukleo zehazturik, baina badute zitoplasma eta [[kromosoma]] bat edo gehiago beren barnean. Kromosoma guztiek ez dute itxura eta neurri bera, eta binaka irudikatu ohi dira.
 
Bikote bakoitzeko kideak ([[kromosoma homologo]]ak deituak) oso antzekoak dira. Giza gorputzeko zelula gehienek 23 kromosoma pare dituzte, baina ozpin-euliaren zelula gehienek lau besterik ez, eta ''Escherichia coli'' bakterioak bakarra, eraztun-itxurakoa. Egun gauza jakina da kromosoma bakoitzak gene ugari dituela eta gene bakoitzak leku jakin bat hartzen duela kromosoman. Zelula batek gurasoen kromosoma-kopuru bera hartzen duen zelula-zatiketaren prozesuari mitosi esaten zaio. [[Mitosi]]an kromosoma bakoitza bi zati berdinetan zatitzen da, eta zati bakoitzak zelularen mutur banatarantz migratzen du. Zelularen zatiketaren ondoren, bi zelula sortu berriek jatorrizko zelularen kromosoma- eta gene-kopuru bera dute. Horregatik, prozesu horretan sortzen den zelula bakoitzak material genetiko berdina du. Organismo zelulabakar bakunak eta zelulaniztun batzuk mitosi bidez zatitzen dira. Hori da, orobat, organismo konplexuek hazteko eta zaharkitutako ehuna ordezkatzeko erabiltzen duten bidea.