«Friedrich Engels»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Barne lotura zuzenketa: Agiri Komunista)
"[[Charles Darwin|Darwinek]] natura organikoaren garapena aurkitu duen bezala, Marxek giza historiaren garapenaren legea aurkitu du, hau da, (...) gizakiek politika, [[zientzia]], artea, [[erlijio]]a anintzat hartu baino lehen, jan, edan, bizilekua aurkitu eta jantzi beharra daukate eta, ondorioz, Estatuaren erakundeak, lege irizpideak, [[arte]]a eta erlijioa bera, bizitzeko baliabide materialen produkzioan eta herri bateko aldi bateko ekonomi garapen mailan oinarritu eta bertatik ateratzen eta azaltzen dira, eta ez alderantziz, orain arte esaten izan den moduan."
 
EnglesEngels, Highgateko hilerrian, Londres, 1883ko martxoaren 17an.
 
== Ingalaterrako langileriari buruz ==
 
{{aipu|Zenbat eta gehiago saiatu [[langile]]a gaur egungo egoeratik ateratzen, orduan eta [[etsai]]ago bihurtzen da [[burges]]a. Baina bestalde, langileak nabaritzen du burgesiak gauza baten moduan tratatzen duela, jabetza bat balitz bezala, eta horregatik bakarrik, burgesiaren etsai gisa ageri da. Gaur egungo baldintzetan, langileak, duintasunari eusteko, gorrotoa eta burgesiaren aurkako [[matxinada]] erabili behar dituela frogatzeko ehunka adibide ditut. Eta grinarik gogorrenaz jabeen [[tirania]]ren aurka protesta egin behar izatea langilearen heziketatik ondorioztatzen da, edo askoz hobeto, heziketa faltatik, bai eta [[Ingalaterra]]ko langileari helarazi zaion [[irlandar]] odol sutsutik ere.
 
Industriaren garapenarekin batera hasi ziren langileak burgesiaren aurka matxinatzen, eta matxinada horrek zenbait fase izan ditu. Ez dugu hemen fase horien esanahi historiko zehatza aztertuko (...); zenbait gertakariren berri emango dut, Ingalaterrako [[proletario]]en ezaugarriak adierazteko.
 
Lehenengoa, zakarrena, matxinada horren formarik ikaragarriena, delitua izan zen. Langilea beharrean eta premia gorrian bizi zen, eta beste batzuk hobeteo zeudela ikusten zuen. Langileak ez zuen ulertzen, gizartearen alde aberats alferrontzi batek baino askoz ere ahalegin handiagoa egin arren, zegatik jasan behar zituen baldintza txar haiek. [[Jabetza]]rekiko berezko errespetuari gailentzen zitzaion premia gorria; eta lapurretan zebilen. Industria zabaldu ahala delinkuentziak gora egin zuen, eta urteko atxilotuen kopurua eta kotoiaren kontsumoa lotuta daude.
 
Baina berehala ulertu zuten langileek metodo horren bidez ezin zitekeela ezer lortu. Gaizkileek nork bere aldetik soilik egin zezaketen protesta, banako gisa soilik, lapurreta eginez, gizarteko ordenaren aurka (...), Langileria burgesiari aurre egiten hasi zen, [[makina]]k sartzearen aurka egiteko indarra erabili zuenean: hori bat-batean gertatu zen, berez, langile-mungimendua sortu zen modu berean.|Friedrich Engels, ''Ingalaterrako langileriaren egoera'', 1844}}
 
 
 
 
[[Fitxategi:Engels.jpg|thumb|left|240px|Friedrich Engels]]
15.393

edits