Euskal Irrati Telebista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t url aldaketak
→‎Historia: Euskal Irrati Telebistaren historia sakondu dut, hastapenetatik gaur egun arte
47. lerroa:
 
==Historia==
Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Honela, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJtak hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labayen kultura kontseilariaren gidaritzapean.
 
Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labayenek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko.
 
Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, pentsa, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen edota langile guztiak Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako zutenik.
 
1982. urteko maiatzaren 20an sortu zen ofizialki Euskal Telebista, Euskal Jaurlaritzak, Autonomi Estatutuaren 19. artikuluak emandako eskumenen bidez, 5/1982 legea onartzean. Hala eta guztiz ere, hilabete batzuk beranduago hasi ziren emisio erregularrak, zehazki, 1983ko otsailaren 16an. Esan gabe doa, ordura arteko emisio guztiak euskaraz zirela, nahiz eta eduki batzuk gaztelaniaz azpititulatuta zeuden; pausoz-pauso, EITB sendotzen zioan eta, bide batez, hazten: Donostian platoez ornitutako bigarren egoitza eraikitzen hasi ziren urte hartan bertan edota Galiziako, Kataluniako eta Andaluziako telebista autonomikoekin batera FORTA sortu zuten, telebista autonomikoen elkartea.
 
Hazkunde honek kate gehiago ekarri ditu berarekin: 1986. urtean ETB2 sortu zen, gaztelania hutsean, 2001ean ETBSAT eta Canal Vasco, diasporako euskal herritarrei zuzenduta, eta 2008an ETB3, haurrei zuzendutako euskara hutseko katea. Era berean, teknologia hobetuz eta modernizatuz joan da telebista publikoa, eta honela, Euskal Autonomi Erkidego guztian zehar banatutako sekzio ezberdinak 32.000 m<sup>2</sup> Bilboko egoitzan batu ziren 2007. urtean, edota LTD eta Bereizmen Handiko teknologietara moldatu da lan-taldea.
 
[[2015]]eko [[urtarrilaren 3]]an jakin zenez, auzitegiaren behartuta, M4Fko 24 langile ohi kontratatu zituen EITBnetek<ref>Urtzi Urkizu, [http://www.berria.eus/paperekoa/2493/028/003/2015-01-03/auzitegiaren_aginduz_m4fko_24_langile_ohi_kontratatu_ditu_eitbnetek.htm «Auzitegiaren aginduz, M4Fko 24 langile ohi kontratatu ditu EITBnetek»], ''Berria'', 2015-01-03</ref>.