Biolin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
82.130.146.160 (eztabaida) wikilariaren 5322346 berrikuspena desegin da (azalpenik gabeko ezabaketa)
okey
1. lerroa:
[[Fitxategi:Stainer.jpg|thumb|right|Stainer motako biolina.]]
 
'''Biolina''', '''xirribita''' edo '''arrabita''' igurtzitako [[hari instrumentu]]a da, [[musika klasiko]]aren zein [[folk musika|folken]] arloan oso erabilia.
 
Biolinak lau hari dauzka, bostedunetan afinatuta, izan ere: SOL, RE, LA, MI, behetik gora. Gehienetan LAtik hasten da afinatzen. Gaur egun, bere familiaren artean, alegia [[biola]], [[txelo|biolontxeloa]] eta [[kontrabaxu]]a, biolina txikiena da. Zurezko hirurogeita hamar piezak, gutxi gorabehera, osatzen dute biolina, ondo moldatuta, kolatuta eta bernizatua. Biolin hariak hestezkoak ohi ziren, baina [[XX. mendea]]n metalezkoak erabiltzen hasi ziren. Hala ere, bi mota hauez gain, gaur egun hari sintetikoak (nukleo sintetiko hariak) ere erabiltzen ohi dira.
 
== Luthier ezagunak ==
Biolingileek ''"luthier"'' [[frantses]]ezko izena ere hartzen dute.
 
[[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVIII. mendea|XVIII. mendeen]] artean lan egin zuten gaur egun ere "luthier" ezagunenak direnek, nagusiki [[Italia]]ko iparraldean.
 
[[Brescia]]ko ([[Italia]]) eskola munduko zaharrena da, [[1530]] eta [[1630]] artean sortua eta 20 ''"magister"'' edo maisuek osatua. Horien artean Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta '''Micheli''' familikoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco) ditugu.
 
Hauetaz gain, Gasparo da Salò ([[1540]]-[[1609]]), Gio Paolo Maggini ([[1580]]-[[1630]]), '''Amati''' familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), '''Guarneri''' (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesu), [[Tirol]]eko Jacob Stainer ([[1617]]-[[1683]]), [[Cremona]]ko '''Stradivari''' familia ([[1644]]-[[1737]]), '''Gagliano''' familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), [[Piacenza]]ko Giovanni Battista '''Guadagnini''' ([[1711]]-[[1786]]) eta [[Bolonia|Bolognako]] Ansaldo '''Poggi''' ([[1893]]-[[1984]]) eta Roberto '''Regazzi''' ([[1956]]).
 
== Biolin-jotzaileak ==
[[Yehudi Menuhin]] ([[1916]]-[[1999]]) [[estatubatuar]]-[[britainiar]]ra izan da [[XX. mendea|XX. mendeko]] biolin-jotzailerik ezagunenetarikoa. Mende bat lehenago, [[Pablo Sarasate]] ([[1844]]-[[1908]]) [[nafarroa|nafarra]] ere nabarmendu zen nazioartean.
 
== Euskal Herrian ==
Tresnari edo tresna-jotzaileei buruzko lehenengo erreferentzia idatziak [[XVI. mendea|XVI. mendekoak]] dira, [[Tutera]], [[Hernani]], [[Lekeitio]] eta [[Balmaseda]]koak.
 
== Bibliografia ==
* [[Juan Mari Beltran]]: ''Soinutresnak euskal herri musikan'', [[Egin (egunkaria)|Egin]] biblioteka, [[1996]].
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Orkestra]]
 
[[Kategoria:Hari instrumentuak]]