Giotto di Bondone: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
 
[[Fitxategi:Giotto - Scrovegni - -24- - Marriage at Cana.jpg|thumb|left|250px|<small>''Kanako ezteiak'', Scrovegni kapera, [[Padua]]</small>]]
Giottok, batez ere, horma irudi eta [[fresko]]etan utzi zuen bere obra, oholean baino areago. Baina haren autoretza oso margolan gutxitan ziurtatzen ahal da. Adibidez, oso arazo eztabaidatua da [[Asis]]en lan egin ote zuen eta, halaegin bazenbazuen ere, zein fresko margotu zituen<ref name="brit">{{erreferentzia|izena= Peter J.| abizena= Murray|url= http://www.britannica.com/biography/Giotto-di-Bondone |izenburua=Giotto di Bondone |bilduma= | argitaletxea= britannica.com |sartze-data = 2016-02-13}}</ref>. Aditu batzuen arabera, [[1290eko hamarkada]]n Asisko goiko elizako [[Testamentu Zahar]] eta [[Testamentu Berri|Berriko]] istorioetako zenbait pasarte eta, [[habearte]]aren beheko aldean, [[Frantzisko Asiskoa]]ren bizitzari buruzko freskoak margotu zituen. Beste ikerlari batzuek, berriz, egile bat baino gehiagoren lana izan zirela uste dute, eta bada Giottoren esku hartzea ukatzen duenik<ref name="brit"></ref>.
 
[[Padua]]ko Scrovegni kaperako freskoak berak margotu zituela, ordea, ia aditu guztiek onartzen dute<ref name="brit"></ref>; 1304-1306 bitartean egin zituen eta oso egoera onean gorde dira: goiko aldean, [[San Joakim]], Santa Ana eta [[Ama Birjina]]ren pasarteak; erdi aldean, [[Kristo]]ren bizitzako pasarteak; beheko aldean, [[Gurutziltzatze]]a eta Kristoren heriotzagatik deitorea; zokaloan, Bertuteak eta Bizioak; eta, sarrerako horman, eta laguntzaile askorekin, Azken Judizioa.