Grabitazio uhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Wavy.gif|thumb|250px|Grabitazio uhinen bi dimentsioko irudia]]
[[Fisika]]n '''grabitazio uhinak''' [[espazio-denbora]]ren [[kurbatura]]n sortzen diren uhindurak dira. [[Olatu]]en antzera propagatzen dira, jatorriko puntutik kanpora bidaiatuz. [[1916]]an [[Albert Einstein]]ek bere [[erlatibitate orokorra|erlatibitate orokorreko teorian]] lehen aldiz proposatu zituen.<ref>{{erreferentzia|egilea=Einstein, A |izenburua=Näherungsweise Integration der Feldgleichungen der Gravitation |data= 1916ko ekaina |url=http://einstein-annalen.mpiwg-berlin.mpg.de/related_texts/sitzungsberichte |aldizkaria=Sitzungsberichte der Königlich Preussischen Akademie der Wissenschaften Berlin |liburukia= 1|orrialdea=688–696|hizkuntza=de}}</ref> Bere ustez grabitazio uhinek [[energia]] zein [[erradiazio]] [[grabitazio|grabitazionala]] garraiatzen dute. Grabitazio uhinen existentzia [[Lorentzen inbariantza]]ren balizko ondorio bat da. Honek erlatibitate orokorrean interakzio fisikoen propagaziorako [[abiadura]] muga bat jartzen du. Aldiz, grabitazio uhinak ezin dira existitu [[Newton]]en grabitazioaren teorian, bere ustez interakzio fisikoak abiadura [[infinitu]]an hedatzen baitira.
 
Grabitazio uhinen lehen detekzioaren aurretik ebidentzia ez-zuzena existitzen zen. Adibidez, [[Hulse-Taylor]] [[sistema bitar]]raren neurketak esaten zuen grabitazio uhinak kontzeptu teoriko bat baino gehiago direla. Beste iturri potentzial batzuk [[nano txuri]] bikoteak, [[neutroi izar]]rak eta [[zulo beltz]]ak dira. [[2016]]an hainbat grabitazio uhin detektore martxan daude, adibidez [[LIGO|Advanced LIGO]], 2015eko irailetik funtzionamenduan dagoena. [[2016]]ko [[otsailaren 11]]n Advanced LIGOko taldeak lehen aldiz esan zuen grabitazio uhinak aurkitu zituela, bi zulo beltzen kolisioak eraginda.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|data=2016-02-12|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1774/009/001/2016-02-12/kosmosa_ulertzeko_beste_ate_bat.htm|egilea=Garikoitz Goikoetxea Arantxa Iraola|izenburua=Kosmosa ulertzeko beste ate bat}}</ref>