Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size ,  Duela 3 urte
Manakor -> Manacor
|- valign="top"
| '''Jaioterria:'''
| {{herria|Espainia|ManakorManacor}}
|- valign="top"
| '''Jaiotza-data :'''
|- valign="top"
| '''Bizilekua:'''
| {{herria|Espainia|ManakorManacor}}
|- valign="top"
| '''Altuera:'''
|}
 
'''Rafa Nadal''' ([[ManakorManacor]], [[Espainia]], [[1986]]eko [[ekainaren 3]]a) [[tenis]]lari profesionala da, historiako inoizko hoberenetarikoa. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia [[2008]]ko [[abuztuaren 18]]an. Orain arte 14 [[Grand Slam (tenis)|Grand Slam]] txapelketa irabazi ditu; horrenbestez, titulu kopuruari begiratuta munduko tenislarien artetik bigarrena da, [[Pete Sampras]]ekin berdinduta (lehena [[Roger Federer]] da, 18 Grand Slam titulurekin). [[Roland Garros txapelketa]] gehien (9) irabazi dituen jokalaria da. Espainiarekin [[urre olinpikoa]] lortu zuen [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak]]etan. [[Golden Slam]]a irabazi duen tenislari gazteena da. Nadalek hamairu aurkariri irabazi die hamar aldiz edo gehiagotan; haien artean, hiru aurkariri hogei aldiz baino gehiagotan. Lau jokalarien kontra baizik ez du erregistro negatiboa. [[2011]]n urteko munduko kirolaririk hoberena izendatu zuten. [[2013]]an ''[[Marca]]'' egunkariak historiako espainiar kirolari hoberenaren saria eman zion; eta sari bera eman zion ''[[Mundo Deportivo]]'' egunkariak [[2004]]an.
 
== Bizitza ==
Rafa Nadal [[ManakorManacor]]ren jaio zen, [[Balear]]retan, [[1986]]eko [[ekainaren 3]]an. Haren gurasoak Ana Maria Parera eta Sebastian Nadal dira, eta arreba, Maria Isabel. [[Bartzelona Futbol Kluba|Bartzelona Futbol Klubean]] aritutako [[Miguel Ángel Nadal]] futbolari ohiaren iloba da. Txikitatik kirol askotan aritu zen (futbola, saskibaloia...), baina azkenean tenisa aukeratu zuen kirol nagusitzat. Hiru urterekin hasi zen bere osaba [[Toni Nadal]]en entrenatzailearen eskutik, eta harekin jarraitzen du gaur egun ere. Nadalen bikotekidea, 2005az geroztik, Xisca Perello da.
 
Nadalek lehen txapelketa ofiziala [[Balear uharteak|Balear uharteetan]] jokatu zuen, bederatzi urterekin, eta irabazi egin zuen. Hamaika eta hamabi urterekin Espainiako txapelduna izan zen. Hortik aurrera txapelketa garrantzitsu ugari irabazi zituen kategoria guztietan.