Grabitazio uhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «thumb|250px|Grabitazio uhinen bi dimentsioko irudia Fisikan '''grabitazio uhinak''' espazio-denboraren kurbaturan sortzen diren uhindurak d...»
(Ez dago alderik)

17:58, 11 otsaila 2016ko berrikusketa

Fisikan grabitazio uhinak espazio-denboraren kurbaturan sortzen diren uhindurak dira. olatuen antzera propagatzen dira, jatorriko puntutik kanpora bidaiatuz. 1916an Albert Einsteinek bere erlatibitate orokorreko teorian lehen aldiz proposatu zituen. Bere ustez grabitazio uhinek energia zein erradiazio grabitazionala garraiatzen dute. Grabitazio uhinen existentzia Lorentzen inbariantzaren balizko ondorio bat da. Honek erlatibitate orokorrean interakzio fisikoen propagaziorako abiadura muga bat jartzen du. Aldiz, grabitazio uhinak ezin dira existitu Newtonen grabitazioaren teorian, bere ustez interakzio fisikoak abiadura infinituan hedatzen baitira.

Grabitazio uhinen bi dimentsioko irudia

Grabitazio uhinen lehen detekzioaren aurretik ebidentzia ez-zuzena existitzen zen. Adibidez, Hulse-Taylor sistema bitarraren neurketak esaten zuen grabitazio uhinak kontzeptu teoriko bat baino gehiago direla. Beste iturri potentzial batzuk nano txuri bikoteak, neutroi izarrak eta zulo beltzak dira. 2016an hainbat grabitazio uhin detektore martxan daude, adibidez Advanced LIGO, 2015eko irailetik funtzionamenduan dagoena. 2016ko otsailaren 11n Advanced LIGOko taldeak lehen aldiz esan zuen grabitazio uhinak aurkitu zituela, bi zulo beltzen kolisioak eraginda.