Tommy Thayer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: clean up using AWB
44. lerroa:
Rock talde desbardinetan jo ondoren, Thayer talde bat osotu zuen [[Jaime St. James]]rekin. Taldea hasieran Movie Star deitzen zan, baina 1981eko amaieran [[Black 'n Blue]] izena jarri zioten. Garai hartarako, St. James bateria utzi eta Black 'n Blueko abeslari bihurtu zan. Jeff "Woop" Warner gitarran, Patrick Young baxuan, eta Pete Holmes baterian osotzen zuten Black 'n Blue taldea.
 
Geffenek taldea utzi ondoren, Thayerrek Black 'n Blue utzi zuen. <ref>{{erreferentzia|url=http://www.hardrock80.com/PAGEinterview/Jamie_St_JAMES_English.htm|izenburua=Jamie St. James Hardrock80 Interview}}</ref> Thayer eta St. James beranduago batuko ziren Cold Gin izeneko Kiss omenaldi talde batean, Thayerrek [[Ace Frehley]]ren paperean, eta St. James [[Peter Criss]] bezala. Taldearen berri izan zen Kiss bera, eta gonbidatuak izan ziren Kiss taldeko erritmo gitarjole [[Paul Stanley]]ren urtebetetze festan jotzeko. Ondorioz, [[Gene Simmons]], Kisseko sortzaile eta baxujolea, Thayerri eskaini zion taldearen laguntzaile pertsonal moduan lan bat eta Thayerrek berehala onartu zuen eskaintza. Thayer Simmonsen inguruko lan guztiak egiten zituen, batzuetan kafea egiten, Kiss Convention birarako Kissentzat hotel bila herriak zeharkatzen, eta baita Paul Stanley etxea margotzen eta Gene Simmonsen garbiketa lanak egiten.<ref>Kiss and Make-Up, Gene Simmons (ISBN 0-609-81002-2)
</ref><ref>{{erreferentzia|url=http://www.freewebs.com/roses_after_kiss/tommysinterview.htm|izenburua=Tommy Thayer Burrn! Interview}}</ref>