Thomas Pynchon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 40 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q35155 orrian
t clean up using AWB
1. lerroa:
'''Thomas Ruggles Pynchon, Jr.''' ([[Long Island]], [[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1937ko maiatzaren 8a) estatubatuar [[idazle]]a da.
 
== Biografia ==
Erabiltzen dituen teknika narratibo esperimentalengatik da batez ere ezaguna, argudio eta gai oso konplexuetan oinarriturik beti. [[Eleberri]] ospetsuena "Grabitate ortzadarra" (1973) du, National Book Award sariaren irabazlea (Estatu Batuetako liburu-sari nagusia).
 
Thomas Pynchonek [[ingeniaritza]]-ikasketak egin zituen, Cornell Unibertsitatean, baina ikasketak bukatu gabe, itsas armadan sartu zen. [[Soldadutza]]tik itzuli zenean ingeles hizkuntzako lizentzia atera zuen (1958). [[Boeing Aircraft]] konpainiarentzat lan egin zuen bi urtez, bere lehen eleberria argitaratu baino lehen: ''V'' (1963). Bere beste eleberriak "49. sailaren enkantea" (1966) eta ''Vineland'' (1990) dira.
 
Pynchonen liburuek gizarte-sare erraldoi bat erretratatzen dute, [[Bigarren Mundu Gerra]]n sortu ziren industria, gudaroste, masa-hedabide eta aisialdi-sistemez osatua. Gainera, sare horren sorrera nolakoa izan zen zehazten du, Europako enpresa librean dituen sustraietatik hasita garai modernoraino, Estatu Batuen sorrera ahaztu gabe. Oso eleberri zabalak dira, eta oso zehatzak, gertaera historikoak, teoria zientifikoak eta herri-kulturari buruzko xehetasunak azaltzerakoan. Pertsonaia asko agerrarazten ditu, elkar gurutzatzen diren eta sarritan erabat osatu gabe utzitako argudioen bidez. Teknika narratibo desberdinak baliatzen ditu [[satira]], umorea, azpilana gizarte modernoaren erdian bizi den gizakiaren [[alienazio]]aren irudi iluna baina ez esperantzarik gabea marrazteko.