Sheldon Lee Glashow: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketak
t →‎top: clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sheldon Glashow at Harvard cropped.jpg|thumb|alt=|Sheldon Lee Glashow]]
'''Sheldon Lee Glashow''' ([[New York]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1958]] - ) [[Estatubatuar]] [[fisikari]]a da.
 
[[Harvard Unibertsitatea]]n eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste, [[1966]]az gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute: [[oinarrizko partikula|oinarrizko partikulen]] arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea.
 
Laugarren motako [[quark]]en existentzia ere iragarri zuen Glashowk. [[1970]]ean osatu zuen bere [[Eredu Estandarra|teoria bateratzailea]]. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen, [[indar elektromagnetiko]]aren eta [[elkarreragin nuklear ahul|indar ahul]]en artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta [[elektroi]]an [[atomo]]aren [[nukleo]]aren inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio [[erradioaktibitatea|erradioaktiboa]] eragiten du nukleoan. 1979an, [[Fisikako Nobel Saria]] lortu zuen, [[Steven Weinberg]] eta [[Abdus Salam]] zientzialariekin batera.