Nevermind: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
13. lerroa:
'''''Nevermind''''' [[1991]]ko irailean kaleratutako [[Nirvana]] [[grunge]] musika taldearen bigarren estudio albuma da.
 
''Nevermind'' diskoak egunetik egunera nolabaiteko iluntasunetik kritikagileen zein zaleen arrakasta borobilara eraman zuen Nirvana. Musika panaroma errotik aldatu zuen. Musikaren erdigunea [[1980ko hamarkada]]ko [[glam metal]]etik grungera mugitu zen [[1990eko hamarkada]]ko lehen urteetarako. Horren harira, [[Washington (estatua)|Washingtongo]] beste talde batzuek ere, -[[Pearl Jam]]ek, [[Soundgarden]]ek, edo [[Alice in Chains]]ek besteak beste- disko arrakastatsuak lortu zituzten. Ondorioz, [[rock alternatibo|alternative rocka]] zeritzona irratian entzuten hasi zen, eta diskoetxeek horrelako diskoak ekoizteari ekin zizkioten.
 
''Nevermind'' [[Butch Vig]]ek eta [[Andy Wallace]]k ekoiztu eta nahastu zuten. Zaleek maitatzekoak zituzten gitarra distortsionatuak, bateria astunak, baxu urratuak eta ahots katartikoak jarri zizkioten taldeari, 1990eko hamarkadako rockaren eredua ezarriz. [[Kurt Cobain]] abeslari eta gitarrajoleak albumaren ekoizpen entzuterraza desatsegin duela adierazi zuen geroago, baina, aldi berean, entzundakoan negar egiten zuela ere aitortu zuen.