Matt Groening: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
t clean up using AWB
7. lerroa:
}}
 
'''Matthew Abram Groening''' ([[Portland]], [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]], [[1954]]ko [[Otsailaren 15]]) marrazkilari estatubatuarra da.
 
== Biografia ==
14. lerroa:
[[Olympia (Washington)|Olimpya]]n ([[Washington]]) ikasi zuen [[The Evergreen State College]]n. Eskola honetan, [[Lynda Barry]] marrazkilaria ezagutu zuen. Lyndak Mattek bezala [[Joseph Heller]] marrazkilaria miresten zuen eta Lyndak Josephi idatzi zion gutun baten erantzuna jaso zuen. Mattek horren berri izan zuenean berehalaxe adiskidetu zen Lyndarekin.
 
[[1977]]an, 23 urterekin [[Los Angeles]]era joan zen idazle izateko asmotan. Han, 88 urte zituen B serieko Western film zuzendari baten txofer eta biografo egin zuen lan. Mattek [[Life in Hell]] komiki-liburua sortu zuen bere lagunei [[Los Angeles]]en bizitzea nolakoa zen azaltzeko. Komikiaren izena [[Walter Kaufmann]]en [[Critique of Religion and Philosophy]] liburuan dagoen ''How to Go to Hell'' kapituluan oinarritzen da.
 
[[1977]]an, Matt komikigintzan hasi zen. Liburu-denda batean fotokopiak egiten zituen eta ondoren banatzen zituen. [[1978]]an, bere lehenengo marrazkiak egin zituen profesional gisa [[Wet Magazine]]rentzat. Istoriotxo honek "''Forbidden Words''" zuen izenburu eta [[Irail]]a/[[Urri]]ko alean argitaratu zuten. [[1980]]rako hain zen ezaguna istoriotxoa ezen ''[[Los Angeles Reader]]'' astekariak hartu zuen.