Florence Wald: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎top: clean up using AWB
1. lerroa:
'''Florence Wald''' edo jaiotzez Florence Sophie Schorske ([[New York]], [[1917]]ko [[apirilaren 19]]a – Branford, [[Connecticut]], [[2008]]ko [[azaroaren 8]]a) erizain estatubatuarra izan zen, modu zabalduan "AEBetako [[hospizio]] mugimenduaren ama"-tzat hartua.
 
Haurtzaroan, hainbat hilabete igaro zuen ospitalean arnas gaixotasun batengatik. Horrek piztu zion interesa osasungintzan, eta [[erizaintza]] ikasketak amaitu zituen Mount Holyoke College-n [[1938]]an eta [[Yale Unibertsitatea|Yale]]-n [[1941]]ean. Urteak aurrera, bertako Erizaintza Eskolaren dekanoa bihurtu zen [[1959]]an. Urte hartan bertan Henry Waldekin ezkondu zen.
 
[[1963]]an bere uniberstitatean entzun zuen [[Cicely Saunders]] ospetsuaren hitzaldi bat hospizioaren filosofiari buruzkoa, eta eragin handia izan zuen berarengan. Hiru urte gehiago dekanoaren lana utzi zuen eta buru-belarri jarri zen Saunders Ingalaterran egiten ari zena bere herrialdean aplikatzeko. Lan horren ondorioz, [[1974]]an Connecticuteko Hospizioaren sortzaile nagusia izan zen, AEBetako lehenengoa.
 
Bere azken urteetan, Wald interesatu zen hospizio zainketak presondegietan emateko ideian. 91 urterekin hil zen, eta ordurako AEBetan 3.000 hospizio programa baino gehiago zeuden martxan, urtean 900.000 bat gaixori arreta eskainiz.
 
==Kanpo loturak==