Elmore Leonard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Elmore_Leonard.jpg» fitxategia kendu da, Fastily wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t clean up using AWB
1. lerroa:
'''Elmore Leonard''' ([[New Orleans]], [[Louisiana]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1925]]eko [[urriaren 11]]a - [[Detroit]], [[Michigan]], [[2013]]ko [[abuztuaren 20]]a) [[ingeles]]ezko idazlea izan zen.
 
== Bizitza ==
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n [[soldadutza]] [[itsas armada]]n egin ondoren, [[Detroiteko Unibertsitatea]]n doktoregoa egin, eta publizitate-agentzia batean hasi zen lanean. Lehen fikzio-lanak aldizkari arruntetan argitaratu zituen. 1953an plazaratu zuen lehen [[eleberri]]a, ''The Bounty Hunters''. 1961ean, ''Hombre'' bosgarren eleberria argitaratu ostean, publizitatea utzi, eta fikzio-lanak idazten jardun ahal izan zuen, eleberri horretan oinarrituriko ''Hombre'' filmak (1967) izandako arrakastari esker. Lehenik, hiriko krimenei buruzko eleberrietara 1970eko hamarkadan aldatu aurretik, filmetarako istorioak idatzi zituen: ''Joe Kidd'' (1972) eta ''Mr. Majestyk'' (1974), besteak beste.
 
1983an idatzitako ''Stick'' eta ''LaBrava'' idazlanekin arreta gehiago erakarri bazuen ere, ''Glitz'' (1985) eleberriak eman zion onarpen zabalena. ''Bandits'' (1987), ''Get Shorty'' (1990), ''Maximum Bob'' (1991) eta ondorengo beste eleberriek arrakasta handia izan zuten, eta best-sellerrak izan ziren Estatu Batuetan. Eleberri horietako batzuekin, ''LaBrava'' eta ''Maximum Bob''ekin, esaterako, hainbat sari bereganatu ditu AEBn. Beste zenbait lan: ''Riding the Rap'' (1995), ''Cuba Libre'' (1998), ''Tishomingo Blues'' (2002), ''Mr. Paradise'' (2004), ''Up in Honey's Room'' (2007) eta ''Road Dogs'' (2009).